C.D.Hernaniko pilotariek 17 partida jokatuko dituzte asteburu honetan, une honetan jokatzen ari diren txapelketa ofizial eta pribatuetan. Hauek dira garrantzitsuenak :
HERRI ARTEKO TXAPELKETA : Larunbatean, 17,30ean, kiroldegiko frontoian, Hernaniko pilotariek final-zortzirenetako itzulerako kanporaketa jokatuko dute Aretxabaletaren aurka, hernaniar pilotariak 3-0eko abantailarekin abiatuko dira, joan den igandean joaneko kanporaketa jokatu ondoren.
Josu Oiaga buru duen entrenatzaile taldeak honako pilotari hauek deitu ditu kanporaketa hau jokatzeko :
Kadeteak : Xuban Iturbe, Ohian Legarreta, Oier Azpeitia eta Markel Urdangarin.
Gazteak : Jon Jara, Unai Etxarri, Unax Manterola, Oer Alegria eta Julen Deskarga.
Seniorrak : Xabier Salaberria, Xabier Apaolaza, Josu Altuna eta Markel Lizeaga.
Klubetik animatu nahi ditugu Hernaniko pilotazale guztiak, larunbatean frontoira joatera, gure pilotariak animatzera, denboraldiko txapelketarik ezagunenean bere laguntza behar degu beti bezela.
PILOTA ESKOLA TXAPELKETA : Ostiralean 18,00etan Ezkiaga pilotalekuan, txapelketako 3º jardunaldiko 10 partida jokatuko dira.
Lehen 5 partidak 1º eta 2º mailako benjamin kategoriakoak izango dira.
Hurrengo 4 partidak 1º eta 2º mailako alebin kategorikoak izango dira.
Eta azken partida lau pilotari hernaniarren arteko desafio polita izango da, Haritz Garaialde-Oier Macicior / Aratz Labaka-Lier Zugasti.
Hernaniko pilotaren etorkizuna Ezkiagako frontoian egongo da ostiralean, ez galdu zita eze zerate damutuko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario