C.D.Hernaniko pilotariek 19 partida jokatuko dituzte asteburu honetan, une honetan jokatzen ari diren txapelketa ofizial eta pribatuetan. Hauek dira garrantzitsuenak :
HERI ARTEKO TXAPELKETA : Ostiralean, 19,30ean, kiroldegiko frontoian jokatuko da Hernani eta Andoainen arteko final-laurdenetako joaneko kanporaketa, derbi parekatu eta zirraragarria, non inoiz baino beharrezkoagoa izango den herriko pilotazale guztien animoa eta laguntza. Hauek dira jokatuko diren partidak :
HERNANI - ANDOAIN
Kadeteak : Xuban Iturbe - Oihan Legarreta / Salbador - Uria
Gazteak : Jon Jara - Unai Etxarri / Gaztañaga - Beloki
Seniorrak : Xabier Apaolaza - Markel Lizeaga / Eskudero II - Usandizaga
Kadeteetan partida parekatua espero da, 4 pilotariek antzeko maila dute eta nerbioak kontrolatzen dituen bikoteak seguruna partida irabaziko du.
Gazteetan Andoaingo bikotea da faboritoa, bera atzelaria Beloki kategoriako atzelari onenetako bat da, enpresa profesionalek aurre-kontrato bat egin diote dagoeneko, Hernaniko bikotea ez dago sasoirik onenean, baina berez lehiakorrak dira eta une garrantzitsuetan hazi egiten dira, ziur asko gauzak zail jarriko dizkiotela Andoaingo izarrari.
Seniorretan Hernaniko bikotea da faboritoa, Lizeagak Usandizagaren aurrean diferentzia markatu behar du eta Apaolazak bere urduritasuna kontrolatzen badu Eskudero II.a baino gehiago dela erakutsi behar du baita ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario