C.D.Hernaniko pilotariek 28 partida jokatuko dituzte asteburu honetan, hauek dira partidarik garrantzitsuenak :
GIPUZKOAKO TXAPELKETA : Senior mailako 1º mailan, bi partida oso garrantzitsu jokatuko dira eta bi helburu oso desberdinekin.
Larunbatean, 11,00etan Hernanin, Paul Ojuelek eta Markel Lizeagak Etxaniz - Gartziaren (Bergara) aurka jokatuko dute txapelketa probintzialeko finalerdian, bikote hernaniarraren eskarmentuak eta kantxa faktoreak faborito izatea eragiten die, baina Bergarako bikote gaztea maila onean ari da jokatzen, eta ziur gauzak zail jarriko dizkietela.
Igandean 17,30etan Orion, Xabier Salaberriak eta Iñigo Labakak jaitsiera promozioa jokatuko dute Orbegozo - Aranalde (Ospele) bikotearen aurka. Hasiera batean partida oso parekatua ikusten da, urduritasuna hobeto kontrolatzen duen bikoteak asko irabaziko du mailari eusteko.
Beste bi partida garrantzitsu ere jokatzen dira 3º mailako kadete eta 2º mailako jubenil mailetan.
Ostiralean Lezon 21,00etan, Julen Deskargak eta Oier Azpeitiak Ayestaran - Lizarazu (Eple) bikotearen aurka jokatuko dute. Bikote hernaniarrak irabazi beharra dauka final erditara sailkatzeko aukerakin jarraitzeko.
Igandean 12,30ean, Hernanin, Joseba Arretxe eta Manex Martinek sailkapen faseko azken partida jokatuko dute Irastorza - Oyartzabalen (Oiarpe) aurka, C.D.Hernaniko bikoteak partida hau irabazten ba dute, multzoko lehen postuan bukatuko dute, partidarik galdu gabe eta finalerdia bere etxean jokatzeko abantaila izango dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario