C.D.Hernaniko pilotariek emaitza onak lortu dituzte asteburu honetan, une honetan jokatzen ari diren txapelketa ofizial eta pribatuetan. Emaitza orokorra estua izan da 11 garaipen eta 10 porrotekin, baina jardunaldia ona izan da garaipen garrantzitsuak lortu direlako.
GIPUZKOAKO TXAPELKETA : Jardunaldiko emaitzarik onena 1. mailako seniorrek lortu dute, Xabier Apaolazak eta Markel Lizeagak, probintziako txapelketako finala irabaztea lortu dute, Mendizabal-Balerdi (Soraluze) 22-14 garaituz
Bikote hernaniarrak maila onean jokatu du eta 3-0 galtzen hasi arren, azkar berdindu dute partida eta hortik aurrera nagusi izan dira txapelketa amaitu arte.
C.D.Hernani taldeko pilotariek irabazten duten lehen txapel ofiziala da hau, denboraldi honetako bigarrena.
Aipatu behar da baita ere Julen Deskargak eta Oier Azpeitiak 2º mailako gazteak 22-10 irabazi zioten Lasa - Heviari (Oiarpe) sailkatze faseko azken partidan eta garaipen honekin Erauskin - Kerejeta (Lapke) bikotearen aurka finalerdia jokatzeko txartela lortu dute.
Azkenik, errendimenduko sailkapen-fasea amaitu da eta 4 pilotari hernaniarrek azken fasea jokatzeko txartela lortu dutela azpimarratu behar da.
Alebinetan 10 ume parte hartu dute eta Hegoi Zabala sailkatu da bakarrik, lehenago ere idatzi dugu gure pilotariek euren lehen urtean duten desabantaila, gure herrian duten eskola-kirolaren arauaren interpretazio zentzugabearen ondorioz, eta hor daude emaitzak,
6 parte-hartzaileko infantil mailan Ekhi Oses, Oier Arsuaga eta Imanol Ormazabal sailkatu dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario