C.D.Hernaniko pilotariek 22 partida jokatuko dituzte asteburu honetan, une honetan jokatzen ari diren txapelketa ofizial eta pribatuetan, hauek dira garrantzitsuenak :
GIPUZKOAKO BINAKAKO TXAPELKETA : Ostiralean, 19,50ean, Lazkaon, 2º mailako gazteak, Julen Deskarga eta Oier Azpeitia, probintziko torneoko finalerdia jokatzera doaz Kerejeta - Erauskin (Lapke) kontra. Gure pilotarientzat partida zaila da, Lazkaoko bikoteak sailkapen faseko partida guztiak irabazi ditu eta gainera etxean jokatzen dute, frontoi azkar eta jokatzeko zail batean, baina gureak oso ondo jokatzen ari dira, euren maila eman eta urduritasuna kontrolatzen badute, kanporaketa aurrera atera eta finala jokatzeko sailkatu daitezke.
Igandean, 11,00etan, Hernanin, 3º mailako kadeteek, Joseba Arretxek eta Manex Alberdik, probintziako txapelketako finalerdia jokatuko dute Zubelzu - Unanue (Abantzu) bikotearen aurka. Sailkapen faseko partida guztiak irabazi dituen bikote hernaniarra faboritoa izango da, gainera etxean jokatzen du eta, traizio egiten ez badiete, urduritasunak Zestoako bikoteari irabazi eta finala jokatzeko sailkatu beharko lukete.
GIPUZKOAKO BANAKAKO TXAPELKETA : Aste honetan hasiko da banakako modalitateko torneo probintziala eta C.D.Hernanik 18 pilotari apuntatu ditu jokatzeko, 6 kadeteetan, 5 jubeniletan eta 7 seniorretan.
Helburua hainbat pilotari azken fasera sailkatu ahal izatea da, eta zorte apur batekin kadete 1º mailan eta gazte 2nean txapelak lortzeko borrokatzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario