C.D.Hernaniko pilotarien emaitza onak asteburu honetan, emaitza guztiak kontuan hartzen baditugu, baina jardunaldiko 5 partida garrantzitsuenei erreparatzen badiegu, balantzea nahiko gazi-gozoa izan dela esan behar da.
17 garaipen eta 11 porrot izan dira jardunaldiaren azken balantzean, eta hauek izan dira emaitzarik garrantzitsuenak :
GIPUZKOAKO TXAPELKETA : Jardunaldiko emaitzarik garrantzitsuena 1º mailako seniorren garaipen argia izan da, Paul Ojuelek eta Markel Lizeagak 22-5 irabazi zieten Etxaniz - Gartziari (Bergara) torneo probintzialeko finalerdian, eta emaitza honekin datorren denboraldian Ohorezko Mailan jokatzeko igoera lortu dute, baita datorren astean Soraluze klubeko bikotearen aurka finala jokatzeko txartela ere.
Garrantzitsua bai ta ere Gazte 2º mailan lortutako garaipena, Julen Deskargak eta Oier Azpeitiak 22-11 irabazi zieten Ayestaran - Lizarazuri (Eple) eta garaipen honekin finalerdietarako sailkapena lortu dute, jardunaldi baten faltan.
Aipatzekoa da bai ta ere 3º mailako kadeteen garaipen berria, Joseba Arretxek eta Manex Alberdik 22-3 irabazi zieten Irastorza - Oyarzabali (Oiarpe) C.D.Hernaniko bikoteak partidarik galdu gabe bukatu du sailkapen fasea, multzoko lehen postuan bukatu dute eta 15 egun barru finalerdia etxean jokatuko dute.
Jardunaldiaren alde negatiboa 1º eta 3º mailako seniorren eskutik etorri da. Xabier Salaberriak eta Iñigo Labakak 22 eta 14 galdu dute
Orbegozo - Aranalderen (Ospele) aurka mailaz jaisteko promozioan, C.D.Hernaniko bikoteak 2º mailan jokatuko beharko du datorren denboraldian.
Amaitzeko, Garikoitz Arizmendik eta Anartz Oiartzabalek 22 eta 14 galdu dute Albeniz - Lertxundiren (Ospele) aurka eta porrot honekin. Hernaniar bikotea maila igotzeko azken fasea jokatzeko aukerarik gabe geratu da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario