C.D.Hernaniko pilotarien asteburu erregularra, une honetan jokatzen ari diren txapelketa ofizial eta pribatuetan, guztira 11 garaipen eta 12 porrot lortu dira eta jokatutako bi finalaurrekoetan, bat karezkoa eta beste bat hareazko emaitzak lortu dira.
GIPUZKOAKO BINAKAKO TXAPELKETA : Joseba Arretxe eta Manex Alberdi 3. mailako kadeteek 22-17 irabazi zioten finalerdia
Luluaga - Unanueri (Abantzu), partida parekatu eta zirraragarrian, C.D.Hernaniko bikoteak irabazi zuen partidaren azken zatian. Markagailuan 17 tanton berdintazunarekin, partida fisikoki kudeatzen jakin zuten, eta 5 tanto jarraian lortu zituzten, finala jokatzeko txartela lortuz.
Lazkaon jokatutako beste finalerdian, berriz, Julen Deskarga eta Oier Azpeitia 2. mailako gazteek 22-8 galdu zuten Kerejeta - Erauskinen aurka (Lapke). Hernaniar bikoteak ez zuen bere mailan jokatu Lazkaoko pilotaleku zailean eta ezer gutxi egin ahal izan zuten txapelketako partida guztiak irabazi dituen bikote sendoaren aurka.
GIPUZKOAKO BANAKAKO TXAPELKETA : Asteburu honetan hasi zen eskuz banakako txapelketa eta klubeko 16 pilotarik parte hartzen hasi ziren. Emaitzen azken balantzea 7 garaipen eta 9 porrotekoa izan zen.
Onena Azpeitia kadetearen, Iturbe, Deskarga jubenilen eta Labaka, Jara, Arizmendi eta Altuna seniorren garaipenak, 7 pilotari hauek finalerdietarako sailkatzeko aukera dute eta zorte apur batekin gehiago ere bai.
No hay comentarios:
Publicar un comentario