Jardunaldi txarra izan zuten C.D.Hernaniko pilotariek, partida batzuk bertan behera geratu ziren elurragatik eta Covid-agatik markatutako jardunaldian. 8 garaipen eta 12 porrot izan da jardunaldi honetako azken balantzean.
Emaitzarik garrantzitsuena Ekhi Oses infantilak lortu zuen, Alonsori (Lapke) 2-0 irabazita azken faseko bere lehen kanporaketan, oso ondo jokatuz eta txapelketa probintzialean urrutira irits daitekeenaren itxura emanez.
Halaber, garrantzitsua da Hodei Exposito seniorrak, Morgaetxeberria bizkaitarrarekin batera, 22 eta 3 irabazi izana Fernandez - Etxeberriaren (La Rioja-Tolosa) aurka D.V. txapelketako final laudenetan. Abenduaren 11n, finalerdia Eibarren jokatuko du.
Emaitzarik txarrenak bi izan ziren, Xabier Apaolaza eta Mikel Lasa seniorrek 22-5 galdu zuten Sukia - Galdosen (Tartaloetxe) aurka Gipuzkoako txapelketaren final-laurdenetan eta txapelketatik kanpo geratu dira. Bikote hernaniarrak ezer gutxi egin ahal izan zuen txapelak irabazteko bikote faboritoaren aurka, baina porrot honek ez du zikintzen senior mailako debutean biek jokatu duten txapelketa handia.
Xuban Iturbe eta Oier Azpeitia kadeteen emaitzak ere txarra izan zen, 22-14 galdu baitzuten Etxabe - Contrerasen (Ataun) aurka finalerdietarako sailkatzeko funtsezko partidan. Pena da emaitza hori, bikote hernaniarrak finalerdietan sartzea merezi zuelako egindako txapelketa bikainagatik, baina azken bi jardunaldietan bere urduritasunak alperrik bota du egindako lana.
No hay comentarios:
Publicar un comentario