Asteburu honetan C.D.Hernaniko pilotarien emaitza onak, 11 garaipen eta 10 porrot, oso porrot mingarria izan dugun jardunaldiaren azken balantzea da.
1º eta 2º mailako senior pilotariek lortu dituzte emaitzarik onenak, bi bikoteek mailaren jaitsiera zuten jokoan eta zorionez biek euren partidak irabaztea lortu zuten, Iñigo Urkizuk eta Iñigo Labakak 22-20 irabazi zieten
Amiano-Albenizi (Tolosa) eta Xabier Salaberriak eta Xabier Ortiz de Urbinak 22-7 irabazi zioten
Zabala-Esnaolari (Zazpi Iturri).
Oier Arsuaga alebinaren eta Oinatz Gaskon eta Ekhi Oses infantilen garaipenak ere garrantzitsuak dira. Hiru pilotariek partidarik galdu gabe jarraitzen dute txapelketan eta multzoko liderrak dira.
Jardunaldiko emaitzarik txarrena Paul Ojuel eta Markel Lizeagak izan zuten, Ohorezko Mailako seniorrek mailaz jaistea zuten jokoan eta 22-19 galdu zuten Alberdi-Elosegiren aurka (Ilunpe). Emaitza honekin, C.D.Hernanik bere postua galdu du probintziako torneoko maila gorenean, Esnal-Gorrotxategik orain 12 urte lortutakoa eta denbora horretan bikain mantendu dena.
Xabier Apaolaza eta Mikel Lasa seniorren porrota ere aipatu behar da, Lizartzan 22-15 galdu zuten Otsabio klubaren aurka, txapelketako 1º partida galdu dute, baina oraindik euren esku dago azken fasea jokatzeko sailkapena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario