C.D.Hernaniko pilotariek 20 partida jokatuko dituzte asteburu honetan, une honetan jokatzen ari diren txapelketa ofizial eta pribatuetan. Hauek dira garrantzitsuenak :
Ostiralean, 19,30ean, Hernanin, Xabat Iturbe eta Oier Azpeitia kadeteek jokatuko dute Gaztelekuko (Andoain) bikotearen aurka. Bi bikoteak partidarik galdu gabe dabiltza sailkapen fasea amaitzeko bi partida falta direnean, eta ostiraleko partidako irabazleak aurrerapauso handia emango du azken fasean sartzeko.
Azken fasea jokatzeko sailkatu diren errendimenduko sei pilotarietatik bik asteburu honetan hasiko dituzte euren kanporaketak. Oier Maciciorrek ostiralean 19,15ean jokatuko du Orion Sukia etxeko pilotariaren aurka eta Manex Alberdik 11,00etan jokatuko du Oiarpe taldeko Oiartzabal pilotariaren aurka.
Azkenik, azpimarratu behar da aste honetan hasiko dela Gipuzkoako Txapelketa eskuz banakako modalitatean eta C.D.Hernanik 6 pilotari izendatu ditu jokatzeko. Unax Arabaolaza eta Jon Jara gazteak eta Iñigo Labaka, Xabier Ortiz de Urbina, Xabier Salaberria eta Josu Altuna seniorrak, ahalik eta emaitzarik onenak lortzen saiatuko dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario