C.D.Hernaniko pilotarien emaitza txarrak asteburu honetan, une honetan jokatzen ari diren txapelketa ofizial eta pribatuetan, 7 garaipen eta 14 porrot, ahaztu beharreko jardunaldiaren azken balantzea da. Hauek izan ziren emaitzarik garrantzitsuenak:
Jardunaldiko emaitza on eta bakarra Manex Alberdi infantilak lortu zuen, Oiartzabali (Oiarpe) 2-0 irabazita eta emaitza onekin fase finalean aurrera egiten du.
Emaitzarik txarrena Xuban Iturbe - Oier Azpeitia kadeteen eskutik etorri zen, Zestau-Segurolaren (Gazteleku) aurka 22-19 galduta. Bikote hernaniarrak txapelketako lehen partida galdu du eta finalerdiak jokatzeko sailkapena jokatu beharko du, datorren asteburuan Ataunen.
Oier Macicior infantilak ere Sukiaren (Orio) aurka galdu zuen 2-1 eta porrot honekin lehiaketatik kanpo geratu da.
Bukatzeko, txapelketa pribatuetako bi porrot garrantzitsu azpimarratu behar dira. Mallabiko txapelketan
Hodei Exposito - Garmendiak 22-11 galdu zuen Mata - Aldaberen (Oberena) aurkako finalerditan eta txapelketatik kanporatuta gelditzen dira.
Lezamako Torneoan, Paul Ojuel - Markel Lizeagak 22-13 galdu zuten Hormaetxe - Morgaetxeberriaren (Bizkaia) aurka eta huek ere txapelketatik kanporatuta gelditzen dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario