Asteburu honetan C.D.Hernaniko pilotarien jardunaldi ona, 10 garaipen eta 9 porrot da jardunaldiko azken balantzea, partida garrantzitsuak irabazi egin dira.
Jardunaldiko emaitzarik onena Xabier Apaolaza eta Mikel Lasa seniorrek lortu dute, sailkapen faseko azken partida 22-13 irabazi zioten Azkoitia klubeko bikoteari eta garaipen honekin azken fasea jokatzeko sailkatu dira.
Xuban Iturbe eta Oier Azpeitia kadeteen garaipen berria ere azpimarratu behar da, 22-15 irabazi diote Bergara klubeko bikoteari, partidarik galdu gabe jarraitzen dute eta euren multzoko liderrak dira.
Eta azkenik, errendimenduko pilotarien sailkapen fasea amaituta, Oier Arsuaga alebina eta Manex , Joseba Arretxe, Oinatz Gaskon, Oier Macicior eta Ekhi Oses infantilak Gipuzkoako Txapelketako azken fasea jokatzeko sailkatu direla azpimarratu behar da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario