C.D.Hernaniko pilotariek 19 partida jokatuko dituzte guztira aste buruan, une honetan jokatzen ari diren txapelketa ofizial eta pribatuetan.
Hauek dira garrantzitsuenak :
Senior 1º mailan Paul Ojuelek eta Markel Lizeagak 19,30etan jokatuko dute ostiralean Amezketan, Amiano II - Ugartemendia (zazpi iturri) bikotearen aurka. Bikote hernaniarra partidarik galdu gabe dabil txapelketan eta berdin jarraitu nahi du multzoko lidergoan jarraitzeko.

Kadete 3º mailan Joseba Arretxek eta Manex Alberdik ostiralean jokatuko dute 18,45ean Getarian, Albeniz - Esnal (gure txeru) aurka. Bikote hernaniarrak partidarik galdu gabe jarraitu nahi du eta horrela multzoko liderrak izaten jarraitzeko.
Azkenik, azpimarratzekoak dira Hernanin jokatuko dituzten 6 partida alebin eta infantilak. Datorren astean hasiko da Gipuzkoako Errendimendu Txapelketa eta partidu hauek antolatuak daude hernaniar zaleek klubeko pilotari federatu berriak ezagutu ditzaten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario