C.D.Hernaniko pilotariek 30 partida jokatuko dituzte asteburu honetan, une honetan jokatzen ari diren txapelketa ofizial eta pribatuetan, 4 partida nabarmentzen dira besteen gainetik :
GARTZARON TXAPELKETA : Larunbatean, 16,00etan, Nafarroako herri polit honetan, Imanol Ormazabal eta Oier Arsuaga alebinek txapelketa honetako finala jokatuko dute, denboraldiko ezagunenetako bat. Balda - Santesteban nafarrak izango dira euren aurkariak.
Bi bikoteek 5 kanporaketa irabazi dituzte maila bikainean jokatuz eta ziur ikuskizun ona eskainiko dutela faboritorik ez dagoen final batean.
GIPUZKOAKO TXAPELKETA : Paul Ojuel eta Markel Lizeaga 1º mailako seniorrak ostiralean 20,15ean jokatuko dute Alegian, sailkapen faseko azken partida Oiarbide - Zenekortaren (Intxurre) aurka.
Hernaniko bikotea finalerdietarako sailkatuta dago, baina multzoko lehen postuan geratzeko eta finalerdia Hernanin jokatu ahal izateko partida irabaztera joango dira.
Txanponaren beste aldean 1º mailako seniorrak daude, Xabier Salaberria eta Iñigo Labaka, larunbatean 10,30ean Lazkaon
Ruiz de Larramendi - Erleren (Lapke) aurka jokatzekoak dira. C.D.Hernaniko bikoteak sailkapen faseko azken partida jokatuko du eta partida irabazi behar dute zuzenean mailaz jaitsi nahi ez badute, irabaziz gero arriskuan jarraituko dute promozioan beste partida erabakigarri bat jokatu beharko dutelako.
Azkenik, larunbatean 11,30etan Hernanin, 2º mailako Julen Deskarga eta Oier Azpeitia edo Oier Alegria gazteek,
Onsalo - Salbador (Gazteleku) bikotearen aurka jokatuko dute.
Hernaniko bikoteak partida irabazi beharra dauka, final erditara sailkatzeko aukerarekin jarraitzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario