C.D.Hernaniko pilotariek emaitza onak lortu dituzte asteburu honetan, une honetan jokatzen ari diren txapelketa ofizial eta pribatuetan. 14 garaipen eta 12 porrot emaitza oso onak lortu dituen jardunaldiaren azken balantzea da.
GARTZARON TXAPELKETA : Imanol Ormazabal eta Oier Arsuaga C.D.Hernani pilotariek irabazi dituzte txapelketa honetako txapelak alebin kategorian. 18-15 irabazi diote Balda eta Santesteban nafarrei, partida gogor eta parekatua izan zen hasieran, baina 9en tantotik aurrera aurretik jarri dira eta txapelak irabazteko aukera izan dute.
Imanol Ormazabali, gainera, txapelketako pilotari onenaren garaikurra eman diote.
Hau da C.D.Hernaniko pilotariek irabazten duten lehen txapela denboraldi honetan.
GIPUZKOAKO TXAPELKETA : Senior 1º mailan, bi emaitza oso garrantzitsu lortu dira.
Alde batetik, Paul Ojuelek eta Markel Lizeagak 22 eta 7 irabazi zuten Alegian Oiarbide - Zenekortaren (Intxurre) aurka eta sailkapen liga galdu gabe amaitu dute, euren multzoko sailkapeneko lehen postuan. Emaitza on honek Etxaniz - Gartziaren (Bergara) aurkako finalerdia Hernaniko pilotalekuan jokatzearen abantaila txikia ematen die.
Bestetik, maila berean, Xabier Salaberriak eta Iñigo Labakak 22 eta 18 irabazi zuten Lazkaon Ruiz de Larramendi - Erleren (Lapke) aurka eta txapelketako lehen garaipena lortu zuten eta modu hontan kategoriko jetxiera libratu dute, azken jardunaldian.
Promozioa datorren igandean jokatu beharko dute Orion Orbegozo - Aranalderen aurka.
Bukatzeko Gazte 2º mailan, Julen Deskargak eta Oier Azpeitiak 22-7 irabazi zioten Onsalo - Salbadorri (Gazteleku) eta garaipen horrek finalerdiak jokatzeko aukerekin jarraitzea ahalbidetzen die, sailkatze fasea amaitzeko bi jardunaldi falta direnean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario