C.D.Hernaniko pilotarien emaitza erregularrak lortu dituzte asteburu honetan, jokatzen ari diren txapelketa ofizial eta pribatuetan, emaitza orokorra txarra izan da 10 garaipen eta 13 porrotekin, baina jardunaldiko 4 partida garrantzitsuenak irabaztea lortu da.
Senior 1º mailan, Paul Ojuelek eta Markel Lizeagak ezin izan zuten jokatu, Amezketako Zazpi Iturri klubeko bikotea ez zelako aurkeztu. Partidarik galdu gabe jarraitzen dute eta bere taldeko lidergoan jarraitzen dute.
Senior 3º mailan, Garikoitz Arizmendik eta Unai Etxarrik 22-19 irabazi zioten Setien - Mujikari (gazteleku) garaipen honekin, bikote hernaniarrak azken fasean sartzeko aukerekin jarraitzen du.
Kadete 3º mailan, Joseba Arretxek eta Manex Alberdik 22 eta 16 irabazi zuten Aiestaran - Alberdiren (gure txeru) aurka. C.D.Hernani taldeko bikoteak partidarik galdu gabe daude eta multzoko lidergoan jarraitzen dute.
Azkenik, Gartzarongo txapelketa pribatuan, Imanol Ormazabal eta Oier Arsuaga alebinek 18-3 irabazi zuten Gonzalo - Petaka (najera) bikotearen aurka. C.D.Hernaniko bikotea garaipen honekin sailkatu da txapelketa honetako finalerdiak jokatzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario