C.D.Hernaniko pilotarien asteburu erregularra, une honetan jokatzen ari diren txapelketa pribatuetan, 7 garaipen eta 8 porrot, jardunaldiaren azken balantzea da, bainan aipatu behar da emaitza garrantsitzu bat lortu degula.
Jardunaldiko onena Markel Lizeaga seniorrak Errenteriako Zuloaga Torneoan lortutako txapela izan da. Eneko Labakarekin (tolosa) batera 22 eta 14 irabazi zuten txapelketa ospetsu honetako finala, Etxezarreta - Garmendiari (eple-lapke).
Atzelari hernaniarrak 9º tantoan izan zuen lesioak baldintzatutako partida izan zen, gihar tiraldi txiki bat izan zuen, baina partida osoan zehar sufritzen jakin zuen eta taldekide bikain batekin batera final zail bat aurrera ateratzen jakin zuten.
Hau da C.D.Hernaniko pilotariek denboraldi honetan lortzen duten 17en txapela.
Era berean, garrantzitsua izan da bai ta ere, Iturbe - Legarreta kadeteek eta Ortiz de Urbina, Lasa, Cisneros eta Oiartzabal seniorrek aste honetan zehar jokatuko duten Zikuñaga Papelera Torneoko finalerdiak jokatzeko sailkapena.

Aste honetan jokatuko dituzte final erdiak eta irabazten ba dute Uztailak 30an jokatu behar diran finalen protagonistak izango dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario