C.D.Hernaniko pilotariek 15 partida jokatuko dituzte asteburu honetan, une honetan jokatzen ari diren txapelketa ofizial eta pribatuetan. Hauek dira partida garrantzitsuenak :
Larunbatean, 10,30ean, Errenteriako pilotalekuan, Oier Arsuagak eta Imanol Ormazabalek (Mundarro) Zuloaga Torneoko finala jokatuko dute Santesteban - Ugartemendia nafarren aurka.
Ormazabalek eta Arsuagak Gasteizko Zaramaga Torneoa irabazi zuten ekainean eta euren ohiko mailan jokatzen badute historia errepikatu dezakete Errenteriako torneoan, baina horretarako euren maila eman behar dute bikote nafarra oso dupla arriskutsua delako.
Ostiralean, 19,30ean Abadiñoko trinketean, Iñigo Labaka seniorrak eta Santamaria nafarrak Euskal Federazioak antolatutako Elite Txapelketako sailkatze faseko azken partida jokatuko dute, aurkariak Biñuña - Gurutzalde izango dira, trinketean eskarmentu handia duen bikotea.
Santamariak eta Labakak 40-20 irabazi zioten Zugadi - Chiapusori, sailkapen faseko lehen partidan, eta ostiral honetan irabaztea lortzen badute, txapelketa ofizial honetako finala jokatzeko sailkatuko dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario