Asteburu honetan C.D.Hernaniko pilotariak ahazteko jardunaldia izan dute, 5 garaipen eta 11 porrot eta tartean hiru partida garrantzitsuenak galdu dituen jardunaldiaren azken balantzea da.
Ostegunean, Donostiako Trinitate Plazako frontoian jokatu zen Pilotaren Txokoa Torneoko finalean, Unax Manterola jubenilak eta Aitor Agesta nafarrak 22-14 galdu zuten Sasiain - Bullón bikotearen aurka. Partida berdindua jun zan erdira arte, bainan hortik aurrera irabazleak gehiago izan ziran.
Ostiralean, Abadiñon jokatu zen trinketeko Elite Torneoko sailkapen ligako partida erabakigarrian, Iñigo Labaka seniorrak eta Santamaria nafarrak 40-23 galdu zuten Bikuña - Gurutzalderen aurka. Irabazlea finalean aritzeko sailkatzen zen, baina ezin izan genun, Santamaria - Labakak txapelketa ona jokatu arren, ezer gutxi egin izan zuten, modalitate honetan eskarmentu handiagoa zuen bikote baten aurka.
Azkenik, larunbatean, Errenterian jokatu zen Zuloaga Torneoko finalean, Oier Arsuagak alebinak eta Ormazabalek (mundarro) 18-12 galdu zuten Santesteban - Ugartemendian kontra, Ormazabal eta Arsuaga ezuten bere eguna izan eta txapela irabazteko faboritoak ziren partida bat galdu zuten. Porrotetatik asko ikasten da eta ziur bi promesa on hauei hurrengo partiduak jokatzeko esperientzia bezala balioko dietela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario