lunes, 5 de marzo de 2018

LEZAMA ETA PABLO ELORTEGI TXAPELKETAK



CD Hernaniko pelotariek txapelketa pribatuetako 2 finaletan garaipena eta galketa lortu dute. Alde batetik Paul Ojuelek Lezamako txapelketa irabazi zuen eta Markel Lizeagak Ortuellako Pablo Elortegi txapelketa galdu zuen. 

LEZAMAKO TXAPELKETA: Paul Ojuel pelotaria Aitor Gorrotxategi hernaniarrarekin batera, Lezamako txapelketako txapelak irabazi zituzten. Ostiralean jokatu zen finalean, 22-12 irabazi zieten Pagazpeko Exposito - Aranguren bikote gazteari. 
Patidu gogor eta berdindu at izan zen erdialdirarte, 4 pelotariek ondo jokatu zuten baina gazte bikoteak akats gehiago izan zituzten. HOrtik aurrera, hernaniar bikotearen experientzia nabaritu zen Aranguren atzelariak ezin izan zuen Gorrotxategiren erritmoarekin eta Ojuelek eroso errematatu zuen. eta diferentzia markatu zuen 22-12tik aurrera bukaeraraino. Hau da denboraldi honetan irabazten den 5. txapela. 

PABLO ELORTEGI TXAPELKETA: Markel  Lizeaga pelotariak Epleko Urmenetaz lagundurik, ezin izan zuten igandean Ortuellan jokatu zen Pablo Elortegi txapelketako finala irabazi. 22-12 galdu zuten Erreka klubeko Salaberria - Mariezkurrena II bikote gaztearen aurka. Markagailuaren diferentziaren arren, partidua gogorra eta peloteatua izan zen, 2 atzelariek partidu on bat jokatu zuten nafarrak dominatu zuen arren hernaniararra oso ondo babestu zen, diferentzia aurreko kuadroetan egon zen, Salaberriaren ziurtasuana Urmeneta, errematean ez zuen egun ona izan,  garaitu zuen akats asko egin bait zituen. 
Denboraldi honetan hau da CD Hernaniko pelotariek  jokatzen duten 15. finala. 



No hay comentarios:

Publicar un comentario