sábado, 17 de marzo de 2018

GRAVNI TXAPELKETA


Aste hontan Gravni txapelketa hasten da, denboraldiko txapelketa ofizial garrantzitsuena da, Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Iparraldeko pelotari hoberenak jokatzen dute beraien probintzia defendatzen jubenil, sub 22 eta senior kategoriatan eta ia euskal pelotako modalitate guztiak jokatuko dira bai frontoian eta baita trinketean ere.

Hernaniar 5 pelotari izan dira aukeratuak Gipuzkoarekin jokatzeko, eskuz Ioritz Arrieta eta Markel Lizeaga eta trinketean eskuz, Ekaitz Cisneros, Xabat Pagola eta Endika Arizmendi sub 22ak izan dira.

Lehenengo jardunaldian Gipuzkoa Nafarroaren aurka izango da eta trinketeko 3 pelotariek titular moduan jokatuko dute Mendillorriko trinketean.

Ekaitz Cisneros eskuz banaka jokatu zuen eta Gilen aurka galdu zuen 40-24 eta Xabat Pagola - Endika Arizmendik larunbatean 11:00tan jokatuko dute bikote nafar baten aurka.

Xabat Pagola

Endika Arizmendi

Ekaitz Cisneros

No hay comentarios:

Publicar un comentario