jueves, 1 de marzo de 2018

Asteburuko partiduak



CD Hernaniko pelotariek 19 partidu jokatuko dituzte,momentu honetan jokatzen ari diren txapelketa ofizial eta pribatuetan, asteburu hontan. 
Partidurik garrantzitsuenak Paul Ojuel eta Markel Lizeaga seniorrek jokatuko dituzte, afizionatuen mailako izen handieneko bi final jokatuko bait dituzte. 

Ostiralean eta Lezaman, Paul Ojuel, Aitor Gorrotxategi hernaniarraz lagundurik, izen handiko txapelketa hontako finala jokatuko dute Exposito- Aranguren bikoe gipuzkoar eta gaztearen aurka. 
Igandean eta Ortuellan, Markel Lizeaga Urmeneta donostiarrarekin batera, Pablo Elortegi txapelketako finala jokatuko dute Salaberria - Mariezkurrena II. ren aurka. 

Garrantzitsua baita ere, eukal ligako 1. mailako aurrefinala. Larunbatean, Hernanin, Paul Ojuel - Markel Lizeaga senirorrak elkarrekin jokatuko dute eta beraien aurkariak Babajero - Mina nafarrak izango dira; bikote irabazleak finala jokatuko du hurrengo astean eta ohorezko mailara igoko da baita ere. 

Garrantzitsuak dira baita ere, Hernaniko 7 pilotariek jokatuko dituzten aurrefinalak Gipuzkoako trinkete txapelketan, larunbatean Iruran. Unax Uitzi - Anartz Oiartzabal kadeteek, Oiartzungo Oiarpeko bikotearen aurka jokatuko dute, Garikoitz Arizmendi jubenilak Urnietako Aldunberrirekin batera, Andoaingo Gaztelekuko bikotearen aurka, Ekaitz Cisneros - Josu Oiaga seniorrek Billabonako Behar Zanaren aurka eta azkenik Xabat Pagola - Endika Arizmendik Errenderiko Epleko bikotearen aurka. 

Azkenik, errendimenduko 3 bikotek Gipuzkoako txapelketako final zortzirenak jokatuko dituzte, Unax Manterola - Julen Deskarga infantilek, ostiralean Hernanin Tolosako bikotearen aurka, Mattin Arluziaga - Manex Martinek, larunbatean eta berriz Hernanin, Tolosako bikote baten aurka eta azkenik, Txintxurreta - Iturbek larunbatean eta Alegin, Intxurreko bikotearen aurka. 




No hay comentarios:

Publicar un comentario