Alde ona eta txarra izan dute hernaniar pelotariek Iruran larunbatean jokatu ziren trinketeko finaletan.
Jubenil mailan, Garikoitz Arizmendi, Urnietako Aldunberriz lagundurik, 40-28 irabazi zioten Tolosako Auzmendi - Zalakaini. 4 pelotariek partidu on bat jokatu zuten baina G. Arizmendiren - Aldunberrire experientzia handiagoa trinketean jokatzen, merezitako garaipena eman zieten, nahiz eta aurkariek ez zuten inongo momentutan amorerik eman.
2. mailako seniorretan berriz, Xabat Pagola eta Endika Arizmendik, 40-24 galdu zuten Billabonako Behar Zana klubeko Irisarri - Maiz bikotearen aurka. Kantxan sub- 22ko munduko azpitxapelduna egoteak asko baldintzatu zuen partidua. Maiz, lesionatuta egon dena, ezin izan du 1. mailan jokatu eta titularra den Otaño zageroa ordezkatu behar izan zuen. Hernaniar bikote gazteak sufritu egin zuen Euskal Herrian dagoen pelotari onenaren erakustaldia. Pagola - E. Arizmendik dena eman zuten frontoian eta txapelketan egin duten ibilbide onagatik zoriondu behar dira, honek hurrengo urtean 1. mailara igotzea ahalbideratzen bait du.
Trinketekoa, CD Hernaniko pelotariek lortzen duten zazpigarren txapela da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario