lunes, 10 de noviembre de 2014

Azaroak 7-9 asteburuko partiduen emaitzak

GARTZARONGO TXAPELKETA:

Ioritz San Sebastian pilotari hernaniarrak eta Iker Urmeneta Añorgakoak 22 eta 6 galdu zuten Gartzarongo herri nafar polit horretan jokatutako txapelketan.

Urmenetak eta San Sebastianek Laso eta Sarasa bikote nafar gaztea izan zuten aurrean eta gipuzkoarrak hasieratik gutxiago izan ziren. Nafarrek partidu haundia jokatu zuten. Unai Laso aurrelaria, jubenil adinekoa oraindik, partiduko onena izan zen. Bizitasun haundia eman zion jokoari eta ondo erakutsi zuen zergatik ari den enpresa profesionalekin entrenatzen. Oso pilotari interesgarria izan liteke etorkizunean.

San Sebastian eskuetatik justu ibili zen eta ezin izan zion erauntsiari eutsi. Urmeneta saiatu bazen ere, ez zuen asko laguntzerik izan aurrelari nafarraren erakustaldiaren aurrean.

Iker Urmeneta eta Ioritz San Sebastian

GIPUZKOAKO TXAPELKETA:

ESKUZ BURUZ-BURU ALEBINAK:
Oiarpe 0 / Unax Uitzi 2
Euskal Giroa 0 / Xabier Apaolaza 2
Oinatz Insausti 1 / Ramuntxo 2

ESKUZ BURUZ-BURU INFANTILAK:
Añorga 2 / Mikel Lasa 0
Añorga 1 / Xabier Salaberria 2
Lizardi 0 / Ander Leiza 2
Eñaut Iriondo 2 / Urnieta 1
Allerru 0 / Eneko Garmendia 2
Allerru 0 / Oihan Zugasti 2
Allerru 0 / Ibai Ezeiza 2
Jagoba Garmendia 0 / Gure Txeru 2

ESKUZ BI-BITARA KADETEAK:
Agirre - Arizmendi 9 / Oiarpe 22
Arizmendi - Berasarte 22 / Gazteleku 7
Rekondo - Ezeiza 8 / Añorga 22

Onditz Rekondo eta Oier Ezeiza

ESKUZ BI-BITARA JUBENILAK:
Intza 9 / Pagola - Urruzola 22
Gazteleku 16 / Cisneros - Rodríguez 22

ESKUZ BI-BITARA SENIORRAK:
Intza 22 / Altuna - Etxegoien 15
Zurutuza - Arizkorreta 22 / Gazteleku EA
Ojuel - Aizpitarte 13 / Usurbil 22

Emaitza onak lortu dituzte pilotari hernaniarrek txapelketa probintzialeko 8garren jardunaldian. Nahiz eta partidurik garrantzitsuena galdu egin zen, beste zenbait partidu garrantzitsu irabazi egin ziren. Denera, aste buruko emaitza hauxe izan zen: 12 partidu irabazi eta 7 galdu.

Gauzarik onena, jubeniletako 2. mailako Xabat Pagolak eta Iñaki Urruzolak irabazitako partidua. Emaitza honekin final erdietarako sailkatu dira.

Unax Uitzi alebinak eta Xabier Salaberria, Ander Leiza, Ohian Zugasti eta Eneko Garmendia infantilek ere oso garaipen garrantzitsuak lortu zituzten. Ondorioz, bost pilotari hauek azken fasea jokatu ahal izango dute.

Emaitzarik txarrena seniorretako elite mailako Paul Ojuelek eta Eneko Aizpitartek utzi zuten final erdietako joaneko partiduan. Bikote hernaniarrak partidu ona jokatu zuen, baina aurkariak, Santxo eta Gorrotxategi gehiago izan ziren. Asko jokatu beharko dute hernaniarrek itzuliko partiduan final erdia iraultzekotan.

Mikel Lasa infantilak ere partidu garrantzitsua galdu zuen eta azken fasea jokatzeko aukerarik gabe geratu da.

HERNANIKO 4/5 TXAPELKETA : ESKUZ BURUZ-BURU INFANTILAK:
Anartz Oiartzabal 18 Aratz Tejedor 8

Anartz Oiartzabal eta Aratz Tejedor

No hay comentarios:

Publicar un comentario