GIPUZKOAKO TXAPELKETA:
Eskuz buruz-buru alebinak:
Tolosa 1 / Unax Uitzi 2
Xabier Apaolaza 2 / Euskal Giroa 0
Oinatz Insausti 2 / Atzapar 0
Anartz Oiartzabal 0 / Goierri 2
Eskuz buruz-buru infantilak:
Murumendi 0 / Oihan Zugasti 2
Lapke 2 / Xabier Salaberria 1
Eñaut Iriondo 2 / Tolosa 1
Ibai Ezeiza 0 / Usurbil 2
Tolosa 1 / Jagoba Garmendia 2
Eskuz bi-bitara kadeteak:
Arizmendi - Berasarte 22 / Zumaia 17
Eskuz bi-bitara jubenilak:
Hondarribia 8 / Pagola - Urruzola 22
Aste buru ona osatu dute pilotari hernaniarrek txapelketa probintzialeko 10. jardunaldian. Denera, 8 partidu irabazi dituzte eta 3 galdu. Garaipen garrantzitsuak lortu dira, baina tartean emaitza mingarriak ere izan dira.
Emaitzarik onena, Xabat Pagola eta Iñaki Urruzola 2. mailako jubenilek lortutako garaipena. Partidu bakarrera jokatu zuten final erdia Hondarribian. Oso ondo aritu ziren bi pilotariak eta ondorioz, denboraldiko lehenengo final ofiziala jokatzeko sailkatu dira.
Unax Uitzi errendimenduko alebinak eta Ohian Zugasti infantilak ere garaipen garrantzitsuak lortu zituzten azken faseko partiduetan. Bi pilotari hauek final zortzirenak jokatuko dituzte datorren aste buruan.
Emaitza txarren atalean, Anartz Oiartzabal errendimenduko alebinak eta Xabier Salaberria infantilak galdutako partiduak aipatu behar dira. Oiartzabalek partidua bukatu gabe utzi behar izan zuen gaixo zegoelako. Salaberriak berriz, ez zuen zorte onik izan. Partidu ona jokatu arren, aurkari on bat eta pilota biziegia izan zituen aurrean.
HERNANIKO 4/5 TXAPELKETA:
Eskuz buruz-buru infantilak:
Mikel Lasa 18 / Eneko Garmendia 8
Eskuz buruz-buru jubenilak:
Alain Agirre 22 / Ander Lazkano 21
No hay comentarios:
Publicar un comentario