jueves, 27 de noviembre de 2014

Azaroak 28-30 asteburuko partiduak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA:

Bihar, ostirala, Xabat Pagola eta Iñaki Urruzola 2. mailako jubenilak Amezketako pilota lekuan jokatuko dute 21:00etan, kategori hontako finala Egia eta Morón arrasatearren aurka.

Bikote hernaniarrak sailkapen fase oso ona jokatu du, 4 partidu irabazi eta bakar bat galduta eta final erdietan, partidu bakarrera, 22 eta 8 irabazi zioten Hondarribiari.

Oso final parekatua espero da. Sailkapen fasean ere jokatu zuten elkarren aurka eta Arrasatek irabazi zuen 22 eta 17ko emaitzaz, baina edozein aldetara joan zitekeen partidua. Pagola eta Urruzolak asko hobetu dute beren joku maila eta finaleko urduritasuna menperatzen badute denboraldiko lehendabiziko txapel ofiziala ekar dezakete Hernanira.

GIPUZKOAKO TXAPELKETAKO GAINONTZEKO PARTIDAK:

Eskuz buruz-buru alebinak:
Ziotza / Unax Uitzi : ostiralean 18:00etan (1) Zizurkilen
Oiarpe / Oinatz Insausti : larunbatean 16:15etan (1) Oiartzunen
Xabier Apaolaza / Gazteleku : larunbatean 16:00etan (1) Hernanin

Eskuz buruz-buru infantilak:
Urnieta / Mikel Lasa : ostegunean 20:15 (1) Urnietan
Allerru / Jagoba Garmendia : ostiralean 20:40 (1) Lezon
Gure Txeru / Aratz Tejedor : larunbatean 16:00etan (3) Getarian
Oiarpe / Eñaut Iriondo : larunbatean 16:15etan (4) Oiartzunen
Añorga / Oihan Zugasti : larunbatean 16:00etan (3) Añorgan
Eneko Garmendia / Ziotza : larunbatean 16:00etan (2) Hernanin

Partidurik garrantzitsuenak Uitzi alebinak eta E. Garmendia eta Zugasti infantilek jokatuko dituzte. Hiru pilotari hernaniarrek final zortzirenak jokatuko dituzte.

HERNANIKO 4/5 TXAPELKETA:

Eskuz buruz-buru kadeteak:
Ekaitz Insausti / Ibai Ezeiza, igandean 11:00etan (1) Hernanin.

Eskuz buruz-buru seniorrak:
Iñigo Arizkorreta / Ekaitz Cisneros, igandean 11:00etan (2) Hernanin.
Markel Lizeaga / Iñigo Urkizu, igandean 11:00etan (3) Hernanin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario