Paul Ojuelek eta Eneko Aizpitartek 22 eta 17 galdu zuten Santxo eta Gorrotxategiren aurka Egia, Donostiako auzoan, jokatu den txapelketa honetako finalean.
Partidua gogorra izan da hasiera bertatik. Tantoak pilotakada askokoak, baina gehienak Santxo eta Gorrotxategin aldera erortzen ziren 11 eta 3ko emaitzara arte. Hala ere, Aizpitartek ez du etsi eta hortik aurrera hobeto gozatu du pilota jotzerakoan. Ondorioz, Ojuelek gehiago sartu ahal izan du jokoan eta berak egin ditu partiduko tanturik onenak. Partidua 17 eta 16ko emaitzaraino parekatu da, baina azken zatian bikote hernaniarrak ez du zorterik izan. Ojuelek tanto izan behar zuten pilota pare bat txapara bidali zituen eta azkenean, Usurbilgo bikoteak partidua aurrera atera eta txapela eraman zuen. Luze iraun zuen partiduak, ordu bete baino gehiago, eta lau pilotariak oso ondo jokatu zuten.
Santxo eta Gorrotxategi (Gorriz)
Paul Ojuel eta Eneko Aizpitarte (Urdinez)
GIPUZKOAKO TXAPELKETA:
Eskuz buruz-buru infantilak:
Ander Leiza 0 / Aloña Mendi 2
Eskuz bi-bitara kadeteak:
Gazteleku 13 / E. Arizmendi - Berasarte 22
Eskuz bi-bitara seniorrak:
Usurbil 22 / Ojuel - Lizeaga 13
Hernaniko pilotari gehienek atsedena izan dute joan den aste buru honetan. Hiru partida bakarrik jokatu dira eta denera, partidu bat irabazi da eta bi galdu dira.
Emaitzarik onena kadeteetako 2. mailako Arizmendi eta Berasarte bikotearen garaipena izan da. Lehendik bi partidu galduta dauzkate, baina partiduak irabaziz jarraitzen dute eta aurkari zuzenek galduz geroz final erdietara sailkatzeko aukera dute.
Gauzarik txarrena, seniorretako elite malan Ojuelek eta Lizeagak final aurrekoetan galdutako partidua. Berriro ere 22 eta 13koemaitzaz galdu zuten Usurbilgo bikotearen aurka eta finaletik kanpo geratu dira.
Aitortu beharra dago azken bi aste hauetan Santxo eta Gorrotxategi, aldapa haundiegia izan direla gure pilotarientzat.
Era berean, mingarria gertatu zen Ander Leiza infantilak galdutako partidua. Azken faseko sailkapena zuen jokoan eta ez zuen zorte onik izan pilotari hernaniarrak. Maila oneko pilotari baten aurka ari behar izan zuen eta azkenean txapelketatik kanpo geratu da.
HERNANIKO 4/5 TXAPELKETA:
Eskuz infantilak:
Unax Uitzi 18 / Eneko Garmendia 5
Mikel Lasa 18 / Aratz Tejedor 9
Jagoba Garmendia 18 / Axel Larrañaga 6
Eskuz kadeteak:
Oihan Zugasti 22 / Oier Ezeiza 11
Ekaitz Insausti 22 / Xabier Salaberria 21
Ibai Ezeiza 22 / Onditz Rekondo 13
Eskuz seniorrak:
Suharri Rodriguez 22 / Iñigo Arizkorreta 15
No hay comentarios:
Publicar un comentario