Jardunaldi kaskarra izan dute asteburu honetan C.D.Hernani-ko pilotariek une honetan jokatzen ari diren txapelketa ofizial eta pribatuetan, 4 garaipen eta 8 porrot da jardunaldiko azken balantzea.
Hauek izan dira emaitzarik garrantzitsuenak :
GIPUZKOAKO TXAPELKETA : Iturbe - Azpeitia kadeteek eta Apaolaza - Lasa seniorrek lortu dituzte emaitzarik onenak.
Bi bikoteek berriro irabazi dute probintzia-mailako torneoa, eta txapelketan partidarik galdu gabe jarraitzen dute.
Jara - Etxarri eta Deskarga - Urdanpilleta gazteen garaipenak ere azpimarratu behar dira. Bi bikoteek txapelketako lehen partida irabazi dute, ziurrenik ez die azken faserako sailkatzeko balio, baina etorkizunerako sentsazio onak berreskuratzeko balio die.
Emaitza txarrenak Pascual - Alberdi kadeteek eta Uitzi - Altuna seniorrek lortu dituzte. Bi bikoteek ezin izan dute partida bat irabazi oraindik txapelketan.
Manterola - Alegria jubenilak eta Exposito - Lizeaga, Urkizu - Labaka eta Salaberria - Ortiz de Urbina seniorren porrotek ere txarrak izan dira. Bikote gazteak lehendabiziko partida galdu du, baina azken fasea jokatzeko aukerak bere horretan jarraitzen dute. Senior mailako 3 bikoteek bigarren porrota jaso dute txapelketan eta euren helburuak zaildu egin dira probintzia-mailako torneoan, nahiz eta oraindik euren esku izan helburu horiek lortzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario