Asteburu honetan emaitza erregularrak izan dituzte C.D.Hernaniko pilotariak, 10 garaipen eta 10 porrot izan da jardunaldiko azken balantzea. Hauek izan dira emaitzarik garrantzitsuenak :
GIPUZKOAKO ERRENDIMENDU TXAPELKETA : Pilotari gazteenen hasiera ona txapelketa probintzialean, txapelketan egindako debutean 7 garaipen eta 4 porrot lortu dituzte.
Onena Zugasti eta Barriola alebinen eta Macicior, Oses, Alberdi, Gaskon eta Arretxe infantilen garaipenak.
Okerrena, alebin Labakaren eta Ziganda, Garaialde eta Galatas infantilen porrotak.
GIPUZKOAKO TXAPELKETA : Eskarmentu handieneko pilotariek ez zuten egunik onena izan eta emaitza gehienek ez zuten lagundu.
Onena Iturbe-Azpeitia kadeteen eta Apaolaza-Lasa seniorren garaipenak, bi bikoteek partidarik galdu gabe jarraitzen dute eta euren multzoko liderrak dira.
Exposito-Lizeaga Ohorezko Mailako seniorren garaipena ere garrantzitsua da, emaitza honekin 15 tanto egitea besterik ez zaie geratzen finalerdietara sailkatzeko faseko azken partidan.
Okerrena Manterola-Alegria gazteen eta Urkizu-Labaka eta Salaberria-Ortiz de Urbina seniorren porrotek, jubenilek 2º partida galdu dute eta sailkapena asko zaildu zaie azken fasea jokatzeko eta senior mailako bi bikoteek finalerdietan sartzeko aukerak galdu dituzte eta hemendik aurrera mailaz ez jaisteko jokatuko dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario