Emaitza onak lortu dituzte asteburu honetan C.D.Hernani taldeko pilotariek, 8 garaipen eta 6 porrot lortu dituzte jardunaldi hontan. Hauek izan dira emaitzarik garrantzitsuenak :
GIPUZKOAKO TXAPELKETA : Probintziako txapelketan emaitzarik onena Zabala - Urdangarin eta Iturbe - Legarreta kadeteek eta Apaolaza - Lasa seniorrek lortu dute berriro, hiru bikoteek irabazi egin dute, lehian partidarik galdu gabe jarraitzen dute eta euren taldeko liderrak dira.
Exposito - Lizeaga seniorren garaipena ere garrantzitsua da, emaitza honekin txapelketako lehen itzulia finalerdietan sartzeko postuetan bukatu baitute.
Emaitzarik txarrena Salaberria - Ortiz de Urbina seniorren porrota izan da, lehendabiziko partida galdu dute, bainan azken fasean sartzeko aukerekin jarraitzen dute.
Deskarga - Urdanpilleta jubenilen eta Arizmendi - Altuna seniorren porrotek ere inportanteak dira, bi bikoteek partida bat irabazi ezinik jarraitzen dute.
GARTZARON TXAPELKETA : Oier Macicior eta Ekhi Oses alebinek 18-4 galdu dute Baleztena - Bidarten (Leitza) aurka txapelketa honetako final-laurdenetan, Nafarroako bikotea, txapela irabazteko faboritoetako bat, bikote hernaniarra baino gehiago izan zen, baina porrot honek ez du gure pilotariek txapelketa honetan egin duten lan ona izkutatzen, bi partida irabaztea lortu baitute eta fase finala jokatzeko sailkatu..
No hay comentarios:
Publicar un comentario