jueves, 19 de febrero de 2015

Otsailak 20-22 asteburuko partiduak

MALERREKAKO TXAPELKETA

Datorren larunbat honetan Doneztebeko pilota lekuan txapelketa honetako finalak jokatuko dira goizeko 9:00etan hasita. 6garren partiduan, senior mailan, Iñigo Urkizuk eta Markel Lizeagak osatutako bikote hernaniarrak jokatuko du Aurrera Saiaz klubeko Mendi eta Imaz bikotearen aurka.

Aurrez, oso partidu orekatua ikusten da. Lizeaga atzelari hernaniarra jotzaileagoa da, baina bere aurkaria Imaz seguruagoa da. Aurreko koadroetan tantoa aise bukatzen duten bi aurrelari ariko dira elkarren aurka. Giltza izango da atzelari hernaniarra piloteoan gailentzea eta lagunak egun ona izatea errematean.

Finalera iritsi arte Urkizuk eta Lizeagak final zortzirenetan Azpiroz eta Floresi irabazi zieten, Odriozola eta Arzallusi final laurdenetan eta Loidi eta Esnaolari final erdietan.

Denboraldi honetan pilotari hernaniarrek jokatuko duten 18garren finala izango da eta Markel Lizeagaren 3garrena.

GAINONTZEKO PARTIDUAK:

ESKUZ BI-BITARA ALEBINAK:
Euskal Jolas / Insausti II - Apaolaza: larunbatean 18:00etan (1) Deban

ESKUZ BI-BITARA INFANTILAK:
Oiarpe / Ezeiza II - Leiza: ostiralean 19:15 (1) Oiartzunen
Salaberria - Zugasti / Añorga: ostiralean 21:00etan (2) Hernanin
Lasa - J. Garmendia / Eple: ostiralean 21:00etan (3) Hernanin

ESKUZ BI-BITARA KADETEAK:
Legazpi / Insausti - Ezeiza: ostiralean 18:30 (3) Legazpin
Añorga / Agirre - Lazkano : sabado 16,00 (2) Añorga
Berasarte - E.Arizmendi / Gazteleku: larunbatean 13:15etan (2) Iruran (trinketea)
Insausti - G.Arizmendi / Oiarpe: larunbatean 13:15etan (2) Iruran (trinketea)

ESKUZ BI-BITARA JUVENILAK:
Ziotza / Cisneros - Rodriguez: ostiralean 18:30etan (4) Zizurkilen
Pagola - Urruzola / Gazteleku: larunbatean 13:15etan (1) Iruran (trinketea)

ESKUZ BI-BITARA 22 URTEZ AZPIKOAK:
Altuna - Etxegoien / Markina: igandean 11:00etan (2) Hernanin

ESKUZ BI-BITARA SENIORRAK:
Ilunpe / Ojuel - Lizeaga: ostegunean 21:00etan (1) Azpeitian
Euskal Giroa / Zurutuza - Arizkorreta: ostiralean 19:30etan (2) Herreran
Cisneros - Oiaga / Oiarpe: larunbatean 13:15etan (6) Iruran (trinketea)

ESKUZ BURUZ-BURU SENIORRAK:
Ander Lopez / Bortziriak: igandean 11:00etan (3) Hernanin

Jardunaldi garrantzitsua izango da datorren hau da pilotari hernaniarrentzat. Lau txapelketa ofizialetan ari dira eta azken faseetarako sailkapena izango dute jokoan.

Errendimenduko Gipuzkoako txapelketan, Insausti II – Apaolaza alebinek eta Ezeiza II - Leiza eta Salaberria – Zugasti infantilek irabazi beharra daukate azken fasean sartzez geroz.

Gipuzkoako trinketeko txapelketan Pagola – Urruzola jubenilek eta Cisneros - Oiaga seniorrek ere irabazi egin beharko dute finalerdietara sailkatzeko.

Azkenik, bi partidu garrantzitsuenak Euskal Herriko Ligan jokatuko dira senior mailan. Ojuel eta Lizeaga finalerdietan izango dira irabazten badute eta Ander Lopezek irabazteaz gain aurkaria 10 tantoz azpitik utzi beharko du finalerdietako txartela lortzeko.

lunes, 16 de febrero de 2015

Otsailak 13-15 asteburuko partiduen emaitzak

INAUTERIETAKO JAIALDIA:

Ikusle gutxi bildu zen Hernaniko frontoian, bertan jokatu zen pilota partidu ederra ikusteko. Jaialdia Errealaren futbol partiduarekin batera tokatu zen eta, beste behin, herriaren opioa delako hau gainditu egin zitzaion gure kultur ondareko parte den pilota jokoari.

Paul Ojuelek eta Markel Lizeagak irabazi egin zieten Iñigo Urkizuri eta Eneko Aizpitarteri. Partidu erdira arte jokoa orekatuta egon zen, baina hortik aurrera Aizpitarteri eskuak mindu zitzaizkion eta nahiz eta Urkizu laguna ahalegindu zen, ezin izan zuten askorik egin aurkarien garaipena oztopatzeko.

Ondorioz, Ojuel eta Lizeagak maiatzaren 15ean San Isidroetako partidua jokatzeko txartela irabazi zuten.

ESKUZ BI-BITARA ALEBINAK:
Uitzi - Oiartzabal 16 / Zumaia 12
Apaolaza - Insausti II 16 / Gure Txeru 4

Apaolaza - Insausti II / Uitzi - Oiartzabal

ESKUZ BI-BITARA INFANTILAK:
Gazteleku 6 / Salaberria - Zugasti 18
Ezeiza II - Leiza 17 / Oiarpe 18
Lasa - J. Garmendia 13 / Oiarpe 18
Tejedor - E. Garmendia 5 / Oiarpe 18

Tejedor - E.Garmendia / Lasa - J.Garmendia

ESKUZ BI-BITARA KADETEAK:
Insausti - Berasarte 22 / Bergara 21
Gazteleku 40 / G. Arizmendi - Ezeiza 20 (trinketean)
Oiarpe 40 / Berasarte - E. Arizmendi 35 (trinketean)

ESKUZ BI-BITARA JUBENILAK:
Oiarpe 40 / Pagola - Urruzola 5 (trinketean)

ESKUZ BI-BITARA 22 URTEZ AZPIKOAK:
Zaramaga 22 / Urkizu - J. Altuna 5

ESKUZ BI-BITARA SENIORRAK:
Ojuel - Lizeaga 22 / Eple 8
E. Altuna - Arizkorreta 22 / Legazpi 15
Cisneros - Zurutuza 40 / Allerru E.A (trinketean)
E. Altuna - Lopez 40 / Gazteleku 30 (trinketean)

Ojuel - Lizeaga (Hernani) / Jauregi - Aranburu (Eple)

Jardunaldi ona burutu dute pilotari hernaniarrek jokatzen ari diren lau txapelketa ofizialetan. 8 partidu irabazi dituzte eta 7 galdu joan den aste buru honetan.

Gauzarik onena Ojuel eta Lizeaga seniorrek Euskal Herriko Ligan irabazi duten partidua izan da. Ondorioz, sailkapen buru izaten jarraitzen dute.

Garrantzitsuak izan dira, era berean, errendimenduko Gipuzkoako txapelketan, alebinetan Uitzi - Oiartzabal eta Apaolaza - Insausti II bikoteek eta infatiletan Salaberria - Zugastik lortutako garaipenak. 1º bikotea fase finala jokatzeko sailkatu da jardunaldi baten faltan eta beste biak datorren aste buruko partida irabazten ba dute sailkatuko dira bai te ere.

Cisneros - Zurutuza eta E. Altuna - Lopez trinketean seniorretako Gipuzkoako Txapelketa jokatzen ari diren bi bikoteek ere garaipena lortu zuten. Hurrengo partidua irabazten badute finalerdietan izango dira.

Emaitza txarren atalean aipatu behar dira Ezeiza II – Leiza infantilek errendimenduko Gipuzkoako txapelketan eta Pagola – Urruzola junbenilek trinketeko Gipuzkoako txapelketan galdutako partiduak. Hurrengo partidua irabazi beharra daukate bi bikoteek azken faserako sailkatu nahi badute.

jueves, 12 de febrero de 2015

Otsailak 13-15 asteburuko partiduak

INAUTERIETAKO JAIALDIA:

Bihar, ostirala, iluntzeko 9etan, C. D. Hernaniko pilota sailak Hernaniko Udalarekin lankidetzan, pilota partidu erakargarria antolatu du inauterietarako programa barruan.

Afizionatu mailako lau pilotari onenetakoak ariko dira, hau da, Paul Ojuel eta Markel Lizeaga, alde batetik, eta Iñigo Urkizu eta Eneko Aizpitarte, bestetik.

Ikuskizuna ziurtatuta dago eta pilotazale hernaniarren presentzia ere hala izatea espero dugu.

GAINONTZEKO PARTIDUAK:

ESKUZ BI-BITARA ALEBINAK:
Insausti II - Apaolaza / Gure Txeru: larunbatean 16:00etan (1) Hernanin
Uitzi - Oiartzabal / Zumaia: larunbatean 16:00etan (2) Hernanin

ESKUZ BI-BITARA INFANTILAK:
Ezeiza II - Leiza / Oiarpe: ostiralean 19:30etan (1) Hernanin
Urnieta / Larrañaga – Iriondo: larunbatean 10:15etan (2) Urnietan
Gazteleku / Salaberria – Zugasti: larunbatean 11:00etan (1) Andoainen
E. Garmendia - Tejedor / Oiarpe: larunbatean 16:00etan (3) Hernanin
Lasa - J. Garmendia / Oiarpe: larunbatean 16:00etan (4) Hernanin

ESKUZ BI-BITARA KADETEAK:
Insausti - Ezeiza / Bergara: ostiralean 19:30etan (2) Hernanin
Agirre - Berasarte / Oiarpe: larunbatean 12:15etan (2) Iruran (trinketean)
Insausti - G. Arizmendi / Gazteleku: larunbatean 12:15etan (4) Iruran (trinketean)

ESKUZ BI-BITARA JUBENILAK:
Pagola - Urruzola / Oiarpe: larunbatean 12:15etan (1) Iruran (trinketean)

ESKUZ BI-BITARA 22 URTEZ AZPIKOAK:
Zaramaga / Urkizu - J. Altuna: larunbatean 10:00etan (2) Zaramagan

ESKUZ BI-BITARA SENIORRAK:
Zurutuza - Arizkorreta / Legazpi: ostiralean 19:30etan (3) Hernanin
E. Altuna - Lopez / Gazteleku: larunbatean 12:15etan (5) Iruran (trinketean)
Cisneros - Oiaga / Allerru: larunbatean 12:15etan (7) Iruran (trinketean)
Ojuel - Aizpitarte / Eple: larunbatean 16:00etan (5) Hernanin

lunes, 9 de febrero de 2015

Otsailak 6-8 asteburuko partiduen emaitzak

ESKUZ BI-BITARA KADETEAK:
Oiarpe 8 / E. Arizmendi - G. Arizmendi 22
Hondarribia 15 / Insausti - Ezeiza 22
Berasarte - E. Arizmendi 40 / Oiarpe 20 (trinketean)
Insausti - Ezeiza 9 / Urnieta 40 (trinketean)

ESKUZ BI-BITARA JUBENILAK:
Pagola - Rodriguez 22 / Intxurre 11

Pagola - Rodriguez

ESKUZ BI-BITARA 22 URTEZ AZPIKOAK:
Urkizu - Altuna 16 / Aurrera Saiaz 22

ESKUZ BI-BITARA SENIORRAK:
Ojuel - Lizeaga 22 / Markina 11
Cisneros - Oiaga 29 / Behar Zana 40 (trinketean)
Altuna - Lopez 29 / Behar Zana 40 (trinketean)

Emaitza onak lortu dituzte pilotari hernaniarrek jokoan dituzten lau lehiaketa ofizialetan, 5 partidu irabazi eta 4 galdu dituzte. Joan den asteburu honetako jardunaldia eguraldi txarrak baldintzatu du eta ondorioz, Gipuzkoako errendimenduko txapelketako 6 partidu bertan behera geratu ziren.

Emaitzarik onenak Ojuel eta Lizeaga seniorrek Euskal Herriko Ligan lortutakoa, eta E. Arizmendi eta G Arizmendi kadeteek eta Pagola eta Rodríguez jubenilek Udaberri torneoan lortutakoak izan dira. Hiru bikoteek final erdietara sailkatzeko aukerarekin jarraitzen dute.

Berasarte eta E. Arizmendik ere garaipen garrantzitsua lortu dute trinketeko txapelketa probintzialean. Gainera, partidurik galdu gabe jarraitzen dute.

Emaitza txarren aldean, Euskal Herriko Ligan 22 urtez azpiko mailan Urkizu eta Altunak galdutako partidua aipatu behar da. Estropezu honen ondoren final erdietan sartzeko aukera guztiak galdu dituzte.

Trinketeko txapelketa probintzialean Hernaniko bi bikoteen hasiera ere ez da ona izan. Helburua, bi bikoteetatik batek maila igotzea da, baina asko hobetu beharko dute beren joku maila helburu hori erdietsiko badute.

lunes, 2 de febrero de 2015

Urtarrilak 30 - Otsailak 2 asteburuko partiduen emaitzak

ESKUZ BI-BITARA ALEBINAK:
Ilunpe 16 / Insausti II - Apaolaza 13
Oiarpe 5 / UitzI - Oiartzabal 16

ESKUZ BI-BITARA INFANTILAK:
Gazteleku 14 / Lasa - J. Garmendia 18
Allerru 7 / Ezeiza II - Leiza 18
Iriondo - Larrañaga 18 / Allerru 17
E. Garmendia - Tejedor 4 / Eple 18
Salaberria - Zugasti 18 / Allerru 5

ESKUZ BI-BITARA KADETEAK:
Insausti - Ezeiza 9 / Gazteleku 22
Arizmendi - Lazkano 22 / Aloña Mendi 14

ESKUZ BI-BITARA KADETEAK TRINKETEAN:
Insausti - G. Arizmendi 20 / E. Arizmendi - Berasarte 40

ESKUZ BI-BITARA JUBENILAK:
Cisneros - Rodriguez 16 / Gazteleku 22

ESKUZ BI-BITARA JUBENILAK TRINKETEAN:
Pagola - Urruzola 40 / Cisneros - Rodriguez EA

ESKUZ BI-BITARA 22 URTEZ AZPIKOAK:
Zazpi Iturri 13 / Urkizu - Altuna 22

ESKUZ BI-BITARA SENIORRAK:
Amurrio 8 / Ojuel - Aizpitarte 22

ESKUZ BURUZ-BURU SENIORRAK:
Ander Lopez 6 / Txukun Lakua 22

Jardunaldi ona gertatu da azkeneko hau Hernaniko pilotarientzat. 4 txapelketa ofizialetan ari dira lehiatzen eta 10 partidu irabazi eta 7 galdu zituzten joan den asteburuan.

Garaipen onak lortu zituzten Euskal Herriko ligan Ojuelek eta Aizpitartek, batetik, eta Urkizuk eta Altunak, bestetik. Ondo ari dira jokatzen bi bikoteak sailkapen fase honetan eta final erdietara pasatzeko aukera ona dute.

Garrantzitsuak baita ere Gipuzkoako errendimendu txapelketan lortutako garaipenak. Ondorioz, Uitzi - Oiartzabal, Salaberria - Zugasti, Lasa - J.Garmendia eta Ezeiza II – Leiza bikoteek azken fasea jokatzeko aukerekin jarraitzen dute. Gainera, alebinek ez dute partidurik galdu oraindik.

Beste aldetik, Insausti II eta Apaolazak galdu duten lehendabiziko partidua izan da joan den aste buru honetakoa, baina, hala ere, errendimenduko txapelketako azken fasean sartzeko aukerekin jarraitzen dute hauek ere.

viernes, 30 de enero de 2015

Urtarrilak 30 - Otsailak 2 asteburuko partiduak

ESKUZ BINAKA ALEBINAK:
Ilunpe / Insausti II - Apaolaza : ostirala 19,00 (1) Azpeitia
Oiarpe / Uitzu - OIartzabal : ostirala 19,15 (1) Oiartzun

ESKUZ BINAKA INFANTILAK:
Gazteleku / Lasa - J.Garmendia : ostirala 19,15 (2) Andoain
Allerru / Ezeiza II - Leiza : ostirala 20,45 (1) Lezo
Iriondo - Larrañaga / Allerru : larunbata 16,00 (1) Hernani
E.Garmendia - Tejedor / Eple : larunbata 16,00 (2) Hernani
Salaberria - Zugasti / Allerru : larunbata 16,00 (3) Hernani

ESKUZ BINAKA KADETEAK:
Insausti - Ezeiza / Gazteleku : igandea 10,45 (1) Hernani
Arizmendi - Lazkano / Aloña Mendi : igandea 10,45 (2) Hernani

ESKUZ BINAKA KADETEAK TRINKETE:
Insausti - G.Arizmendi / E.Arizmendi - Berasarte : larunbata 15,15 (2) Irura

ESKUZ BINAKA JUBENILAK:
Cisneros - Rodriguez / Gazteleku : igandea 10,45 (3) Hernani

ESKUZ BINAKA JUBENILAK TRINKETE:
Pagola - Rodriguez / Cisneros - Urruzola : larunbata 15,15 (5) Irura

ESKUZ BINAKA 22 AZPIKOAK:
Zazpi Iturri / Urkizu - Altuna : ostirala 20,00 (1) Amezketa

ESKUZ BINAKA NAGUSIAK:
Amurrio / Ojuel - Aizpitarte : osteguna 19,00 (2) Amurrio

ESKUZ BANAKA NAGUSIAK:
Ander Lopez / Txukun Lakua : larunbata 16,00 (4) Hernani

lunes, 26 de enero de 2015

Urtarrilak 23-25 asteburuko partiduen emaitzak

TRINKETEKO GIPUZKOAKO TXAPELKETA:

Suharri Rodríguez pilotari hernaniarrak ezin izan du txapelketa honetako eskuz banakako finala irabazi. 35 eta 20ko emaitzaz galdu zuen Astigarragako Oiarpe klubeko Argoitz Otañoren aurka. Garaipen honekin Otañok bi urtez jarraian lortu du maila honetako txapela jaztea. Rodriguezek partidu ona jokatu zuen, baina Otaño hasieratik sartu zen bete betean partiduan eta oso maila onean jokatu zuen, hernaniarra ia aukerarik gabe utziz. Pilotari hernaniarrek denboraldi honetan jokatutako 19garren finala izan da hau.

Suharri Rodríguez

GAINONTZEKO PARTIDU OFIZIALAK:

ESKUZ BI-BITARA ALEBINAK:
Insausti II - Apaolaza 16 / Oiarpe EA

Xabier Apaolaza eta Oinatz Insausti

ESKUZ BI-BITARA INFANTILAK:
Gure Txeru 8 / Salaberria - Zugasti 18
Lasa - J.Garmendia 18 / Antigua 11
Euskal Giroa 15 / Larrañaga - Iriondo 18
Antigua 3 / Ezeiza II - Leiza 18

Mikel Lasa eta Jagoba Garmendia

ESKUZ BI-BITARA KADETAK:
Lapke 22 / Agirre - Lazkano 19
Lapke 22 / Insausti - Ezeiza 9

ESKUZ BI-BITARA JUBENILAK:
Lapke 17 / Cisneros - Pagola 22

ESKUZ BI-BITARA 22 URTEZ AZPIKOAK:
Urkizu - J.Altuna 19 / Lemoa 22

ESKUZ BI-BITARA SENIORRAK:
E. Altuna - Etxegoien 22 / Hondarribi 15
Ojuel - Lizeaga 22 / Atxarte 11

ESKUZ BURUZ-BURU SENIORRAK:
Oiarpe 9 / Ander Lopez 22

Lau txapelketa ofizialetan ari dira jokatzen pilotari hernaniarrak eta jardunaldi ona burutu dute joan den aste buru honetan: 9 partidu irabazi eta 4 galdu dituzte.

Gauzarik onenak, Euskal Herriko Ligan Ojuel eta Lizeagak bi-bitara eta Ander Lopezek buruz-buru lortutako garaipenak izan dira. Hiru pilotariek azken faserako sailkatzeko aukerekin jarraitzen dute eta gainera, Lopezek ez du oraindik partidurik galdu.

Aipagarriak baita ere, errendimenduko Gipuzkoako txapelketan irabazitako 5 partiduak. Insausti - Apaolaza alebinek eta Salaberria – Zugasti infantilek azken fasean sartzeko lehian jarraitzen dute, eta alebinek, gainera, oraindik partidurik galdu gabe.

Emaitza txarren atalean, goian aipatutako trinketeko Gipuzkoako txapelketan Suharri Rodriguezek galdutako finala. Mingarria, era berean, Euskal Herriko Ligan Urkizu eta Altunak galdu duten partidua. Nahiz eta ez irabazi, ondo jokatu zuten Etxebarria - Etxebarria Lemoako bikotearen aurka. Kontutan izan behar da bi pilotari hauek profesionaletarako aurre-kontratuak sinatuta dauzkatela eta 22 urtez azpiko maila honetako faboritoak direla.

HERNANIKO 4 ½-KO TXAPELKETA:

ESKUZ INFANTILAK:
Xabier Apaolaza 18 / Oinatz Insausti 17
Anartz Oiartzabal 18 / Eneko Garmendia 7
Unax Uitzi 18 / Aratz Tejedor 4