Ikusle gutxi bildu zen Hernaniko frontoian, bertan jokatu zen pilota partidu ederra ikusteko. Jaialdia Errealaren futbol partiduarekin batera tokatu zen eta, beste behin, herriaren opioa delako hau gainditu egin zitzaion gure kultur ondareko parte den pilota jokoari.
Paul Ojuelek eta Markel Lizeagak irabazi egin zieten Iñigo Urkizuri eta Eneko Aizpitarteri. Partidu erdira arte jokoa orekatuta egon zen, baina hortik aurrera Aizpitarteri eskuak mindu zitzaizkion eta nahiz eta Urkizu laguna ahalegindu zen, ezin izan zuten askorik egin aurkarien garaipena oztopatzeko.
Ondorioz, Ojuel eta Lizeagak maiatzaren 15ean San Isidroetako partidua jokatzeko txartela irabazi zuten.
ESKUZ BI-BITARA ALEBINAK:
Uitzi - Oiartzabal 16 / Zumaia 12
Apaolaza - Insausti II 16 / Gure Txeru 4
Apaolaza - Insausti II / Uitzi - Oiartzabal
ESKUZ BI-BITARA INFANTILAK:
Gazteleku 6 / Salaberria - Zugasti 18
Ezeiza II - Leiza 17 / Oiarpe 18
Lasa - J. Garmendia 13 / Oiarpe 18
Tejedor - E. Garmendia 5 / Oiarpe 18
Tejedor - E.Garmendia / Lasa - J.Garmendia
ESKUZ BI-BITARA KADETEAK:
Insausti - Berasarte 22 / Bergara 21
Gazteleku 40 / G. Arizmendi - Ezeiza 20 (trinketean)
Oiarpe 40 / Berasarte - E. Arizmendi 35 (trinketean)
ESKUZ BI-BITARA JUBENILAK:
Oiarpe 40 / Pagola - Urruzola 5 (trinketean)
ESKUZ BI-BITARA 22 URTEZ AZPIKOAK:
Zaramaga 22 / Urkizu - J. Altuna 5
ESKUZ BI-BITARA SENIORRAK:
Ojuel - Lizeaga 22 / Eple 8
E. Altuna - Arizkorreta 22 / Legazpi 15
Cisneros - Zurutuza 40 / Allerru E.A (trinketean)
E. Altuna - Lopez 40 / Gazteleku 30 (trinketean)
Ojuel - Lizeaga (Hernani) / Jauregi - Aranburu (Eple)
Jardunaldi ona burutu dute pilotari hernaniarrek jokatzen ari diren lau txapelketa ofizialetan. 8 partidu irabazi dituzte eta 7 galdu joan den aste buru honetan.
Gauzarik onena Ojuel eta Lizeaga seniorrek Euskal Herriko Ligan irabazi duten partidua izan da. Ondorioz, sailkapen buru izaten jarraitzen dute.
Garrantzitsuak izan dira, era berean, errendimenduko Gipuzkoako txapelketan, alebinetan Uitzi - Oiartzabal eta Apaolaza - Insausti II bikoteek eta infatiletan Salaberria - Zugastik lortutako garaipenak. 1º bikotea fase finala jokatzeko sailkatu da jardunaldi baten faltan eta beste biak datorren aste buruko partida irabazten ba dute sailkatuko dira bai te ere.
Cisneros - Zurutuza eta E. Altuna - Lopez trinketean seniorretako Gipuzkoako Txapelketa jokatzen ari diren bi bikoteek ere garaipena lortu zuten. Hurrengo partidua irabazten badute finalerdietan izango dira.
Emaitza txarren atalean aipatu behar dira Ezeiza II – Leiza infantilek errendimenduko Gipuzkoako txapelketan eta Pagola – Urruzola junbenilek trinketeko Gipuzkoako txapelketan galdutako partiduak. Hurrengo partidua irabazi beharra daukate bi bikoteek azken faserako sailkatu nahi badute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario