Iñigo Urkizuk eta Markel Lizeagak osatutako bikoteak ezin izan ditu Donezteben jokatu den txapelketa honetako txapelak etxera ekarri. Partidu ona jokatu arren 22 eta 15 galdu zuten Mendi eta Imaz bikotearen aurka. Oso partidu lehiatua izan zen 14nako berdinketa arte. Maila bikainean aritu ziren ordura arte lau pilotariak eta bertara bildutakoak ikuskizunaz gozatzen. Lizeagak eta Imazek, biak ere oso seguru jokatuz, atzeko koadroetan agintea txandatuz ibili ziren eta bi aurrelariek errematean asmatu egiten zuten. Partiduaren azken zatian Mendik eta Imazek maila berean jarraitu zuten, baina bikote hernaniarrak ezin izan zion aurkarien erritmoari eutsi eta amore eman behar izan zuten 22 eta 15 galduz.
Urkizu - Lizeaga
ESKUZ BI-BITARA ALEBINAK:
Euskal Jolas 4 / Insausti II - Apaolaza 16
ESKUZ BI-BITARA INFANTILAK:
Salaberria - Zugasti 18 / Añorga 5
Lasa - J. Garmendia 18 / Eple EA
Oiarpe 18 / Ezeiza II - Leiza 14
ESKUZ BI-BITARA KADETEAK:
Añorga 22 / Agirre - G. Arizmendi 17
Legazpi 22 / Insausti - Ezeiza 4
Gazteleku 16 / Berasarte - E. Arizmendi 40 (trinketea)
Oiarpe 40 / Insausti - Ezeiza 30 (trinketea)
ESKUZ BI-BITARA JUBENILAK:
Ziotza 22 / Cisneros - Pagola 10
Gazteleku 23 / Pagola - Urruzola 40 (trinketea)
ESKUZ BI-BITARA 22 URTEZ AZPIKOAK:
Altuna anaiak 10 / Markina 22
ESKUZ BI-BITARA SENIORRAK:
Ilunpe 14 / Ojuel - Lizeaga 22
Euskal Giroa 22 / Zurutuza - Arizkorreta 10
Oiarpe 40 / Cisneros - Zurutuza 10 (trinketea)
BURUZ-BURU SENIORRAK:
Ander Lopez 1 / Bortziriak 22
Nahiz eta bildu den uzta ona ez izan, 6 partidu irabazi eta 9 galduta, orohar, aste buruko emaitzak ontzat jo litezke, zenbait bikote azken faserako sailkatu bait da jokoan diren lau txapelketa ofizialetan. Esan behar da 40 pilotari hernaniar ari direla lehiatzen txapelketa hauetan.
Emaitzarik onena Ojuel eta Lizeaga seniorrek lortu zuten Euskal Herriko Ligako 1. faseko azken partidua irabaziz. Taldeko lehenak bukatu dute sailkapenean eta horri esker Hernanin jokatu ahal izango dute partidu bakarrera jokatuko den final erdietako partidua.
Errendimenduko Gipuzkoako txapelketan ere berri onak izan dira. Insausti II - Apaolazak alebinetan eta Salaberriak - Zugastik infantiletan irabazi egin zituzten sailkapen faseko beren azken partiduak eta txapelketako azken fasean sartu dira.
Emaitza onen atala bukatzeko, Gipuzkoako Trinkete txapelketan Pagola – Urruzola jubenilak beren partidua irabazi eta final erdiak jokatzeko sailkatu dira. Altuna eta Lopez seniorrek jardunaldi honetan atsedenaldia zuten baina, hauek ere final erdietarako sailkatu egin dira gainontzeko emaitzei esker.
Emaitza txarrak ere aipatu behar dira eta Euskal Herriko Ligan Ander Lopezek eskuak oso hondatuta zeuzkala partidu erabakigarria galdu egin zuen eta txapelketatik kanpo geratu da.
Errendimenduko Gipuzkoako txapelketan Ezeiza II eta Lopez infantilak eta Gipuzkoako Trinkete txapelketan Cisneros eta Zurutuza seniorrak txapelketatik kanpo geratu dira sailkapen faseko azken partidua galduta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario