lunes, 26 de enero de 2015

Urtarrilak 23-25 asteburuko partiduen emaitzak

TRINKETEKO GIPUZKOAKO TXAPELKETA:

Suharri Rodríguez pilotari hernaniarrak ezin izan du txapelketa honetako eskuz banakako finala irabazi. 35 eta 20ko emaitzaz galdu zuen Astigarragako Oiarpe klubeko Argoitz Otañoren aurka. Garaipen honekin Otañok bi urtez jarraian lortu du maila honetako txapela jaztea. Rodriguezek partidu ona jokatu zuen, baina Otaño hasieratik sartu zen bete betean partiduan eta oso maila onean jokatu zuen, hernaniarra ia aukerarik gabe utziz. Pilotari hernaniarrek denboraldi honetan jokatutako 19garren finala izan da hau.

Suharri Rodríguez

GAINONTZEKO PARTIDU OFIZIALAK:

ESKUZ BI-BITARA ALEBINAK:
Insausti II - Apaolaza 16 / Oiarpe EA

Xabier Apaolaza eta Oinatz Insausti

ESKUZ BI-BITARA INFANTILAK:
Gure Txeru 8 / Salaberria - Zugasti 18
Lasa - J.Garmendia 18 / Antigua 11
Euskal Giroa 15 / Larrañaga - Iriondo 18
Antigua 3 / Ezeiza II - Leiza 18

Mikel Lasa eta Jagoba Garmendia

ESKUZ BI-BITARA KADETAK:
Lapke 22 / Agirre - Lazkano 19
Lapke 22 / Insausti - Ezeiza 9

ESKUZ BI-BITARA JUBENILAK:
Lapke 17 / Cisneros - Pagola 22

ESKUZ BI-BITARA 22 URTEZ AZPIKOAK:
Urkizu - J.Altuna 19 / Lemoa 22

ESKUZ BI-BITARA SENIORRAK:
E. Altuna - Etxegoien 22 / Hondarribi 15
Ojuel - Lizeaga 22 / Atxarte 11

ESKUZ BURUZ-BURU SENIORRAK:
Oiarpe 9 / Ander Lopez 22

Lau txapelketa ofizialetan ari dira jokatzen pilotari hernaniarrak eta jardunaldi ona burutu dute joan den aste buru honetan: 9 partidu irabazi eta 4 galdu dituzte.

Gauzarik onenak, Euskal Herriko Ligan Ojuel eta Lizeagak bi-bitara eta Ander Lopezek buruz-buru lortutako garaipenak izan dira. Hiru pilotariek azken faserako sailkatzeko aukerekin jarraitzen dute eta gainera, Lopezek ez du oraindik partidurik galdu.

Aipagarriak baita ere, errendimenduko Gipuzkoako txapelketan irabazitako 5 partiduak. Insausti - Apaolaza alebinek eta Salaberria – Zugasti infantilek azken fasean sartzeko lehian jarraitzen dute, eta alebinek, gainera, oraindik partidurik galdu gabe.

Emaitza txarren atalean, goian aipatutako trinketeko Gipuzkoako txapelketan Suharri Rodriguezek galdutako finala. Mingarria, era berean, Euskal Herriko Ligan Urkizu eta Altunak galdu duten partidua. Nahiz eta ez irabazi, ondo jokatu zuten Etxebarria - Etxebarria Lemoako bikotearen aurka. Kontutan izan behar da bi pilotari hauek profesionaletarako aurre-kontratuak sinatuta dauzkatela eta 22 urtez azpiko maila honetako faboritoak direla.

HERNANIKO 4 ½-KO TXAPELKETA:

ESKUZ INFANTILAK:
Xabier Apaolaza 18 / Oinatz Insausti 17
Anartz Oiartzabal 18 / Eneko Garmendia 7
Unax Uitzi 18 / Aratz Tejedor 4

No hay comentarios:

Publicar un comentario