domingo, 18 de enero de 2015

Urtarrilak 16-18 asteburuko partiduen emaitzak

ESKUZ BI-BITARA ALEBINAK:
Allerru EA / Insausti II - Apaolaza 16
Azkoitia 6 / Uitzi - Oiartzabal 16

ESKUZ BI-BITARA INFANTILAK:
Urnieta 18 / E.Garmendia - Tejedor EA
Ezeiza II - Leiza 16 / Gazteleku 18
Salaberria - Zugasti 18 / Azkoitia 6
Iriondo - Larrañaga 4 / Eple 18

ESKUZ BI-BITARA KADETEAK:
Agirre - G. Arizmendi 22 / Azkoitia 20
Insausti - Ezeiza 9 / Alde Zaharra 22

ESKUZ BURUZ-BURU KADETEAK TRINKETEAN:
Endika Arizmendi 11 / Urnieta 30
Alain Agirre 15 / Oiarpe 30

Alain Agirre eta Endika Arizmendi

ESKUZ BURUZ-BURU JUBENILAK TRINKETEAN:
Ekaitz Cisneros 28 / Oiarpe 35
Suharri Rodriguez 35 / Oiarpe 30

ESKUZ BI-BITARA 22 URTEZ AZPIKOAK:
Zugarralde 22 / Urkizu - J. Altuna 19

ESKUZ BI-BITARA SENIORRAK:
Adiskide 3 / Ojuel - Lizeaga 22

ESKUZ BURUZ-BURU SENIORRAK:
Ander Lopez 22 / Amurrio EA

Lau txapelketa ofizialetan ari dira lehiatzen pilotari hernaniarrak eta joan den aste buru honetan bildutako emaitzak erdipurdikoak gertatu dira: 7 partidu irabazi eta 8 galdu dituzte.

Emaitzarik onena Suharri Rodríguezek lortu zuen, trinketean Gipuzkoako txapelketako jubenil mailako final erdia irabazi bai zuen Salaberria pilotari oiartzuarraren aurka.

Garaipen onak, baita ere, Gipuzkoako txapelketan alebinek eta infantilek lortutakoak. Uitzi - Oiartzabal eta Insausti II – Apaolaza alebinek partidurik galdu gabe jarraitzen dute eta Salaberria – Zugasti infantilek, aurreko astean galdu ondoren, irabazi egin dute berriro.

Aipatzekoa izan da, era berean, Ojuel eta Lizeaga seniorrek Euskal Herriko txapelketan lortutako garaipen garbia. Aurreko astean bikote faboritoetako baten aurka galdu zuten, baina, jardunaldi honetan erakutsi dute beraiek ere txapela irabazteko borrokatuko dutenen zerrenda horretan daudela.

Emaitza txarren atalean, Endika Arizmendi eta Alain Agirre kadeteenak eta Ekaitz Cisneros jubenilarenak aipatu behar dira. Trinketean Gipuzkoako txapelketako final erdietako partiduak jokatu zituzten eta galdu egin zuten hirurek.

Kadeteek ezer gutxi egin ahal izan zuten beren partiduetan. Urnietako Odriozola eta Oiartzungo Ugalde indartsuago izan ziren pilota jotzeko garaian eta erraz gailendu ziren.

Jubenilak maila honetako txapelkelduna den Otaño Astigarragako pilotariaren aurka galdu zuen. Oso ondo hasi zen hernaniarra eta partidu erdira arte aurretik ibili zen. Baina, sake bolada on baten ondoren aurkariak aurrea hartu zuen eta partidu bukaera arte aldeari eusten jakin zuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario