Jardunaldi kaskarra izan dute asteburu honetan C.D.Hernaniko pilotariek, 10 garaipen eta 14 porrot lortu dituzte, baina azpimarratu behar da garaipenen artean hiru oso garrantzitsuak izan direla.
Jardunaldiko onena Gipuzkoako Trinkete Txapelketan etorri zen, Xuban Iturbe eta Oier Azpeitia kadeteek Lizarazu (Eple) eta Iparragirreren (Behar Zana) aurkako partidak irabazi zituzten eta finalerdiak jokatzeko sailkatu dira jardunaldi baten faltan.
Era berean, Jon Jara jubenilak sailkapen faseko azken-aurreko partida irabazi zuen bere taldeko Julen Deskargaren aurka eta finalerdiak jokatzeko sailkatu da jardunaldi baten faltan.
Okerrena Iñigo Labaka seniorraren eskutik etorri zen trinketeko txapelketa probintzialean, 40-38 galdu zuen Aranbururen (Eple) aurka jaitsierako kanporaketa erabakigarrian eta 2º mailan jokatu beharko du datorren denboraldian.
Txapelketa pribatuetako bi porrot ere azpimarratu behar dira, Malaerrekako Torneoan Jon Jara eta Unai Etxarrik Apezetxea - Agestaren (Erreka) aurka galdu zuten eta txapelketatik kanpo geratu dira.
Eta Mungiako Torneoan Xabier Salaberria seniorrek eta Ballarena nafarrak galdu egin zuten
Okamika - Arrizabalaga (Lea Ibarra) kontra eta txapelketa honetatik kanpo geratu dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario