Aste honetan beste txapelketa ofizial bat hasiko da, Gipuzkoako Binakako Txapelketa, alebin eta infantil mailako pilotariek jokatuko dute eta C.D.Hernaniko klubak 6 bikote apuntatu ditu txapelketa hau jokatzeko.
Klubeko pilotariek 20 partida jokatuko dituzte asteburu honetan, hauek dira garrantzitsuenak :
Larunbatean, 18,00etan, Hernanin, Euskal Ligako txapelketan, 22 urtez azpiko mailan, Xabier Apaolazak eta Mikel Lasak Joko Alai (Zeanuri) klubaren aurka jokatuko dute. Erkiaga anaiak, Etxeita, Emaldi, klub hontan jokatzen dute, guztiak maila oneko pilotariak dira, gure pilotariei gauzak zailduko dizkietenak.
Gipuzkoako Trinkete Txapelketako 3 partida ere nabarmendu behar dira :
Larunbatean 11, 30ean Iruran, Markel Urdangarin kadeteak Arrutiren (Behar Zana) aurka jokatuko du, irabaziz gero finalerdiak jokatzeko sailkatuko da.
Igandean, 11,00etan Iruran, Unax Manterola jubenilak Oier Alegria bere taldekidearen aurka jokatuko du, irabaziz gero finalerdiak jokatzeko sailkatuko da.
Jaialdi berean, baina 11,30etan, Jon Jara jubenilak Ituarteren (Lapke) aurka jokatuko du, irabaziz gero multzoko lehen postuan geratuko da eta finalerako sailkatuko da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario