IV TXAPELKETA INTERNAZIONALA : Amaia Irazustabarrena, Ariane Arrieta eta Aitor Gorrotxategi pilotari hernaniarrak Euskal Herriko selekzioarekin jokatu dute txapelketa hau. Esku pilotako kontseilu mundialak antolatua izan da eta Bilboko Miribila frontoian jokatu da.
Txapelketa honetan 7 herrialde ezberdinetako pilotarik parte hartu dute, euskal selekzioaz gain Argentina, Chile, Estatu Batuak, Uruguay, Mexiko, Venezuela eta Australia ere parte hartu dute, eta baita Aspe, Asegarce, Impala eta Esku Pilota enpresa profesionaletako pilotariek ere.
Gorrotxategi, Elezkano bizkaitarraren ordezko izan da eta ezin izan du partidurik jokatu. Arrieta ere Saez Arzamendi arabarraren ordezko izan da, baina bi partidu jokatu ahal izan ditu, biak ere era erosoan 30-3 Chile-ren aurka eta 30-3 Uruguay-ren aurka irabaziz.
Irazustabarrenak titular gisa jokatu ditu partida guztiak, sailkapen faseko 3 partiduak erraz irabazi dituelarik (hauetariko 2 Arrieta bere kidearekin), eta finala ere (Saez Arzamendiren laguntzaz) 30-6 Argentinarrak erraz garaituz eta txapela lortuta bere lehen txapelketa internazionalean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario