Ostiralean 19:00etan jokatuko da emakumeen palako txapelketa ospetsu hau. 3 partidu jokatuko dira, bertan hernaniarren protagonismoa oso garrantzitsua izango delarik, gure klubeko 6 pilotarik jokatuko baitute.
Lehen partiduan, jubenilen mailan, Miren Goikoetxea - Ariane Arrieta bikotea Eli Pagola - Maider Huizi-ren aurka arituko da, zihurrenik maila oso ona emango duten etxeko 4 pilotari. Goikoetxea - Arrieta faborito irtengo dira, saikapen fasean Pagola - Huizi gainditu baitzituzten. Hala ere finala beti da ezberdina eta ikusiko dugu zer gertatzen den.
Bigarren partiduan, 2. mailako nagusietan Garbiñe Tijero - Beldarrain eta Arriola - Irati Ugalde arituko dira, Tijero irakaslea Ugalde ikaslearen aurka. Biek ere etorkizun haundia duten beste bi gazteren laguntza izango dute, Tijero - Beldarrain izango dira faborito baina ikusi beharko da Arriola - Ugalde bikoteak aurkakoa erakusten digun ala ez.
Hirugarren eta azken partiduan, 1. mailako nagusiak Redondo - Arozena eta Etxegia - Mendizabal izango dira. Berriz ere, Maider Mendizabal eta Nagore Arozena txapeldun mundialak aurrez aurre, biak ere pilotari beterano banagatik lagunduak izango direlarik. Ez dago aurrikuspen garbirik, baina bi atzelari hauek ikuskizuna bermatuko dutela ziurra da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario