C.D.Hernaniko pilotariek 20 partida jokatuko dituzte asteburu honetan, une honetan jokatzen ari diren txapelketa ofizial eta pribatuetan.
Jardunaldi honetan partida garrantzitsuenak trinketean jokatuko dira, larunbatean hasiko da Grabni txapelketa ofiziala eta Gipuzkoako federazioak gure klubeko 3 pilotari aukeratu ditu euren selekzioaren ordezkari gisa joka dezaten.
Larunbatean, 16,00etatik aurrera, Gasteizeko Astronomos trinketean, sailkapen faseko lehen norgehiagoka jokatuko dute Arabaren aurka.
Eskuz banakako lehen partidan, Jon Jara jubenilak Arabako ordezkariaren aurka jokatuko du.
Eskuz binakako bigarren partidan, Unax Manterola jubenilak eta Aranburuk (Behar Zana) Arabako bikote baten aurka jokatuko dute.
Eta azkenik, hirugarren partidan, Mikel Lasa 22 urtez azpikoak Arabako beste ordezkari baten aurka jokatuko du.
Larunbatean, 12,15ean Irurako trinketean, partida garrantzitsu bat ere jokatuko da, Ekaitz Cisneros eta Iñigo Labaka seniorrek Lizaso - Aburuzaren (Behar Zana) aurka jokatuko dute. Bi bikoteek maila ez jaisteko borrokatuko dute, eta galtzaileak 2º mailan jokatuko du datorren urtean.
Azkenik, frontoiko partida bat nabarmendu behar da, ostiralean 20,00etan Ibaetan (Donostia) Egoitz Altuna eta Anartz Oiartzabal seniorrek Udaberri Torneoko final-laurdenak jokatuko dituzte De Paz - Ganboaren aurka (Izurun)
No hay comentarios:
Publicar un comentario