Asteburu honetan C.D.Hernaniko pilotariek emaitza txarrak lortu dituzte, 6 garaipen eta 12 porrot izan da jardunaldiko azken balantzea.
Dena den, 2 garaipen garrantzitsu lortu dira.
Emaitza onena Unax Manterola eta Jon Jara jubenilak lortu zuten trinketeko txapelketa probintzialean, Diez de Garaño-Urdanpilletari (Intza),

40-17 irabazi zioten sailkapen ligako azken partidan, eta zuzenean sartu dira finalera.
Ona baita ere Jon Jara eta Unai Etxarrik Elizondoko torneoan lortutako 3º garaipena, Martikorena-Garañori (Buruzgain) 18-14 irabazita,
fase finala jokatzeko sailkatu dira.

Emaitzarik txarrena Ekaitz Cisneros eta Iñigo Labaka seniorrek lortu zuten, 40-31 galdu zuten Azpiroz-Chaiapusoren (Eple) aurka eta porrot honekin ezin izan dute saihestu promoziozko partida, Bigarren Mailako txapeldunordearen aurka martxoaren 13an jokatu beharko duten maila ez jaisteko partida.
Txarra baita ere Oier Arsuagak Zizurko txapelketako final-laurdenetan izan dako porrota, 16-5 galdu zuen Landaren (Lapke) aurka, txapela irabazteko faborito nagusia, baina porrot honek ez du pilotari hernaniarrak jokatu duen txapelketa ona zapuzten, zorionak Oier.

No hay comentarios:
Publicar un comentario