Asteburu honetan C.D.Hernaniko pilotariek emaitza txarrak lortu dituzte, 10 garaipen eta 13 porrot, hiru garaipen garrantzitsu lortu dituen jardunaldiaren azken balantzea da.
Emaitzarik onena Ekhi Osesek infantilak lortu du, Gipuzkoako Txapelketako finalerdia Bastidari (Azkoitia) irabazi dio bi jokotan 8-2, 8-4, finala ostiralean jokatuko du.
Azpimarratzekoak dira, bai ta ere, Oier Azpeitia kadeteak eta Jon Jara jubenilak Gipuzkoako Trinkete Txapelketan lortutako hirugarren garaipena, kadeteak 30-11 irabazi zion Urdangarini (Mundarro) eta gazteak 35-19 irabazi zion Manterola klubeko kideari. Bi pilotariak finalerdia jokatzeko sailkatu dira, sailkapen fasea amaitzeko bi partida falta direnean.
Emaitzarik txarrenak trinketeko txapelketa probintziala jokatzen ari diren seniorren eskutik etorri dira.
1º mailan Iñigo Labakak 40-26 galdu zuen Urruzolaren (Pagazpe) aurka eta aste pare bat barru jokatu beharko du jaitsierako partida erabakiorra.
2º mailan Ekaitz Cisnerosek 40-18 galdu zuen Linaresen aurka (Mundarro) eta ezin izan du finalerdietarako txartela lortzeko partida erabakigarria irabazi, kanporatuta gelditzen da emaitza onekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario