Asteburu honetan C.D.Hernaniko pilotarien emaitza erregularrak izan dira, 10 garaipen eta 10 porrot, jardunaldiko azken balantzea da, hauek izan dira emaitzarik garrantzitsuenak :
GIPUZKOAKO TXAPELKETA : Probintziako txapelketan 7 partida garrantzitsu irabazi dira, kadete mailan
Iturbek - Azpeitiak garaipen batekin egin dute debuta txapelketan, gazteen mailan Manterola - Alegriak irabazi zuen Aretxabaletan eta partidarik galdu gabe jarraitzen dute eta seniorretan Salaberriak - Ortiz de Urbina eta Apaolazak - Lasak berriz irabazi zuten Hernanin eta hauek ere partidarik galdu gabe jarraitzen dute.
Emaitza txarrenak Jara - Etxarri eta Cisneros - Berasarte seniorren eskutik etorri dira, bi bikoteek garaipenaren berri izan gabe jarraitzen dute.
JOXEAN TOLOSA TXAPELKETA : Partida garrantzitsuena igandean jokatu zen Amezketan, Hodei Expositok txapelketa honetako finala jokatzen zuen, eskuz banakako garrantzitsuenetako bat, Eneko Labakaren (Tolosa) aurka.
Partida maila altukoa izan da, bi pilotariak ondo jokatzen eta min handia egiten zuten sakea zeukatenean, markagailua bi aldeetatik mugitu da, eta bazirudien dena erabakita zegoela Labakaren alde, 21-15 emaitzarekin jarri denean, bainan Expositok ondo erantzun du 21na markagailua jarrita, azken tanto erabakigarrian Labakak bi pareta bikain batekin irabazi du partida.
Denboraldi hasi berri honetan C.D.Hernaniko pilotariek jokatuko duten hirugarren finala da hau.
HERNANIKO 4,5 TXAPELKETA : Asteburu honetan hasi da txapelketa hau, eta oso iraupen luzea izango du, finalak San Juanetan jokatzea aurreikusita baitago, infantil mailan hasi da, eta Hernaniko edo klubeko 12 pilotari infantilak arituko dira bertan.
Aratz Labaka, Oier Arsuaga eta Joseba Arretxe izan dira lehendabiziko irabazleak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario