CD Hernaniko pelotariek ez dute deskantsurik eta aste hontan 15 partidu jokatuko dituzte, hauek dira garrantzitsuenak:
GIPUZKOAKO ERRENDIMENDUKO TXAPELKETA: Ostiralean 19:30tan, Eibarren, Xuban Iturbe infantilak txapelketaren final zortzirenak jokatuko ditu Ibarraren aurka, 2 pelotariek partidu bakar bat galdu dute txapelketa osan zehar eta partidu berdindu bat espero da.
BAZTANGO TXAPELKETA: Igandean Elizondoko frontoian txapelketa honen finalak jokatzen dira eta 2 pelotari hernaniar egongo dira.
11:00tan kadete mailan, Jona Jara eta Eskuza bizkaitarrak, Ibarra - Murillo bikote nafarraren aurka jokatuko dute, nafarrak aterako dira faborito baina Jara - Eskuzak oso ondo jokatu dute, azkeneko 4 partiduak irabazi dituzte eta sorpresa eman dezakete.
12:00tan jubenil mailan, Xabier Salaberria eta Agirre nafarrak, Aristegi - Ballarena bikote nafarraren aurka jokatuko dute, hemen ere nafar bikotea aterako da faborito, aurrelaria Gravniko txapelduna da, baina Salbaerri- Agirre oso ondo jokatzen ari dira, txapelketako 4 partiduak irabazi dituzte eta sorpresa eman dezakete baraien mailan.
Jon Jara |
No hay comentarios:
Publicar un comentario