Larunbat honetan 17;30tan eta Gasteizko Ogeta frontoian, Ioritz Arrieta eta Markel Lizeaga hernaniarrek, Gravni txapelketako finala jokatuko dute, hau da denboraldiko txapelketa ofizialik garrantzitsuena.
Arrieta - Lizeagak Gipuzkoako selekzioarekin jokatzen ari dira eta finalera iristeko sailkapen fasean Bizkaiari 22-11 eta Arabari 22- 10 irabazi zieten, horrez gain, Errioxari 22-5 irabazi zioten final aurrean.
Beraien aurkariak finalean Yoldi - Sarasa nafarrak izango dira, bikote oso indartsua eta zaila da, aurreikuspenak berdinduak daude, afizionatu mailako 4 pelotari hoberenetarikoak jokatuko dute eta ikuskizuna ziurtatuta dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario