martes, 2 de enero de 2018

Abenduaren 29-31ko emaitzak

GIPUZKOAKO Txapelketa: 

Markel Lizeaga seniorrak Gipuzkoako eskuz banakako txapelketa irabazi du. Tolosan jokatu zen finalean, 22-2 irabazi zion Intxurreko Artolari. Lizeaga jokalari bezela momentu oso onan dago eta ez zion inongo aukerarik eman aurkariari eta denetan maila hobea erakutsi zuen. Hau da denboraldi honetan CD Hernaniko pelotariek lortzen duten 4. txapela.

ANTXON PEBET txapelketa: 

Ioritz Arrieta seniorrak, Zezeaga (Olaburu)z lagunduta ezin izan du, Billabonan jokatu den  txapelketa garrantzitsu honetan txapela lortu. Arrieta - Zezeagak , 22-11 galdu zuten finala Urbieta (Atzapar)- Aranguren (Pagazpe)ren aurka. Ez zen partidu aipagarria izan. Aranguren peloteoan dominatu zuen atzean eta Urbietak oso ondo bukatu zituen tantoak, finaleko pelotari hoberena bezela bukatu zuen. Hau da CD Hernaniko pelotariek jokatzen duten 10. finala.


Hauez gain, CD Hernaniko pelotariek 17 partidu jokatu dituzete eta hauetan 9 garaipen eta 8 galketa lortu dituzte. 

Frontoian emaitzarik onenak seniorrek lortu dituzte. EH Inter-klub nazionalen txapelketan, 2-´1 irabazi zioten Munitibarko Lea Ibarra klubari eta final laurdenak jokatzeko klasifikatu dira. 

Garrantzitsua baita ere, Gipuzkoako txapelketako kontsolazio fasean izan ditugun garaipenak, alde batetik Auritz Txintxurreta alebinarena eta Jon Jara infantilarena, hernaniar 2 pelotariek errendimenduko txapelketako finala irabazi zuten. Txintxurreta 2-1 Gazteleku (Andoain)go pelotariari eta bestetik Jarak, 2-0 Behar zana (Billabona)ko pelotariari irabazi zieten.  

Trinketean, txar eta on izan genuen Gipuzkoako txapelketan, Iñigo Labaka seniorrak maila mantentzea lortu zuen 40-22 irabaziz, Oteiza (Azkoitia)ko pelotariari. Hurrengo urtean ere 1. mailan jokatuko du. 

Bestetik Garikoitz Arizmendi jubenilak, final laurdenak galdu zituen 35-23 Oteiza (Azkoitia)ko pelotariaren aurka eta txapelketatik kanpo geratzen da. Pena handiz, txapelketa guztia eskubiko eskua gaizki zuela jokatu bait du eta ezin izan du txapelarik lortu eta faboritoetako bat zen bere mailan. 






No hay comentarios:

Publicar un comentario