miércoles, 8 de noviembre de 2017

Aitor Gorrotxategi munduko kopako txapeldun

Aitor Gorrotxategi pelotari hernaniarrak, munduko kopa irabazi du, afizionatuetan jolasten den 2. txapelketa internazional garrantzitsuena.

Txapelketa Angleten (Frantzia) jolastu da. Gorrotxategi estatuko selekzioarekin jolastu du txapelketa. 4 partidu jokatu ditu eta baita irabaizi ere 2 bikote desberdinekin.

Klasifikazio fasean, 2 partidu jokatu zituen, lehena Azpiri bizkaitarrarekin Bolibiaren aurka, 10-2 eta 10-2 irabaziz.

Eta bigarrena Yoldi nafarrarekin jokatu zuen, Chilekoen aurka, 10-1 eta 10-3 irabaziz.

Azken fasean semifinala Mexikoren aurka jokatu zuen, Azpiri bizkaitarrarekin. Larritasun askoko pasa ondoren, irabazi egin zuten 10-5 eta 10-9.

Azkenik, finala Yoldi nafarrarekin jokatu zuen Frantziaren aurka. Bikote frantziarra Aspeko 2 pelotari profesional ohiek jokatzen zuten, Xala handia eta Harizmendy. Partidua oso maila onekoa izan zen. 10-6 eta 10-7 irabazi zuten eta txapelketato Txapelak ekarri zitutzten.


No hay comentarios:

Publicar un comentario