lunes, 9 de marzo de 2015

Martxoak 6-8 asteburuko partiduen emaitzak

ESKUZ BI-BITARA ALEBINAK:
Arrasate 16 / Apaolaza - Insausti II 4
Uitzi - Oiartzabal 16 / Goierri 12

ESKUZ BI-BITARA INFANTILAK:
Salaberria - Zugasti 14 / Lapke 18

ESKUZ BI-BITARA KADETEAK:
Insausti - Ezeiza 10 / Tolosa 22
Euskal Giroa 22 / G. Arizmendi - Berasarte 18

ESKUZ BI-BITARA JUBENILAK:
Pagola - Urruzola 11 / Oiarpe 40 (trinketea)

Pagola - Urruzola, Gipuzkoako azpitxapeldunak trinketean

ESKUZ BI-BITARA SENIORRAK:
Ojuel - Lizeaga 15 / Atxarte 22

Ojuel - Lizeaga, Euskal Herriko azpitxapeldunak

Ahazteko hobeak izan dira pilotari hernaniarrek azken jardunaldian bildu dituzten emaitzak. Garaipen bakarra lortu dute eta 6 partidu galdu dituzte jokatzen ari diren 4 txapelketa ofizialetan.

Emaitzarik txarrena Euskal Herriko txapelketako finalean Ojuel eta Lizega seniorrek galdutako partidua izan da. Aurrez faborito ziren hernaniarrak, baina ezin izan zuten finalek sortzen duten presioa gainditu. Bere ohiko mailatik oso urruti jokatuz partidua galdu eta denboraldiko 2garren txapelketa ofizialik garrantzitsueneko txapelak ekartzeko aukera galdu zuten.

Aldez aurretik espero bazitekeen ere, Gipuzkoako trinketeko txapelketako finalean ere partidu garrantzitsua galdu zuten Pagola eta Urruzola jubenilek. Ondo jokatu zuten, baina aurkariak indartsuago izaki eta gainera, trinketean ohituagoak daudenez, ez zuten gehiago egiterik izan gure pilotariek.

Mingarriak, era berean, Errendimenduko Gipuzkoako txapelketan Apaolaza – Insausti II alebinek eta Salaberria- Zugasti infantilek galdutako partiduak. Alebinek txapelketa irabazteko bikote faboritoetako baten aurka galdu zuten, baina infantilek ez zuten batere ondo jokatu eta irabazteko moduko partidua galdu zuten, finalerdietan sartzeko aukera alferrik galduz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario