martes, 30 de diciembre de 2014

Abenduak 26-28 asteburuko partiduen emaitzak

EUSKAL SELEKZIOA - MEXIKO:

Selekzio mexikarra, egungo txapelduna bera, gira bat egitera etorri da Euskal Herrira 4 jaialdi burutuko dituztelarik, eta lehena igandean Hernanin izan zen. Jaialdian 2 partidu izan ziren, lehena pala gomaz emakumezkoa eta bigarrena eskuz binaka gizonezkoak. Bietan ere euskal selekzioak gaina hartu zien mexikarrei, paleta goman 30-20 eta eskuz 22-15.


Giro paregabea egon zen hernaniko frotoian, ikuslegoak euskal selekzioa gogoz animatzen zuelarik, eta baita Hernaniko ordezkariak ere, bi partiden artean 3 bertako pilotariak baitziren (Amaia Irazustabarrena palaz Anoetako Maider Mendizabal-ekin eta Paul Ojuel eta Eneko Aizpitarte eskuz). Bai palaz eta baita eskuz ere erakustaldi paregabea eman zuten bi selekzioek, bakoitzean beren joko-modu edo postura ezberdinak nabarmentzen zirelarik, eta bi partiduetan ere tantu gogor, luze eta ikusgarriak ikusi ahal izan genituelarik. Euskadiko neskak aurretik joan ziren partidu osoan zehar eta Amaiak bukaera ederra eman zion bi pareta batekin. Mutil euskaldunek beren aldetik ere bizkarra erakutsi zieten mexikarrei markagailuan partidu osoan zehar, nahiz eta azken unean gerturatu baziren ere, hernaniarrek partidari amaiera aparta eman zioten.

Paleta goma: Euskal selekzioa 30 - 20 Mexikar selekzioa

Euskal selekzioa: Amaia Irazustabarrena eta Maider Mendizabal
Mexikar selekzioa: Paulina Castillo eta Rosa Flores (30 metroko frontoian egungo txapeldunak)




Eskuz binaka: Euskal selekzioa 22 - 15 Mexikar selekzioa

Euskal selekzioa: Paul Ojuel eta Eneko Aizpitarte
Mexikar selekzioa: David Alvarez eta Fernando Medina (36 metroko frontoian azpitxapeldunak)





Argazki batzuk eta albistearen iturria: Hernaniko Kronika

Beste argazki batzuen iturria: Hernaniko Palistak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA EZKER HORMAN:

Xabier Apaolaza pilotari alebinak ezin izandu Donostialdeako finala irabazi. Getariako pilota lekuan jokatu zen partidua eta 2 eta 1 galdu zuen Gazteleku taldeko Urruzolaren aurka. Sakean egon zen gakoa. Apaolazak 8 eta 1 galdu zuen lehendabiziko jokoa, sakea kontra zuela. 8 eta 0 irabazi zuen bigarrena sakea alde zuela eta azkenik, 4 eta 1 galdu zuen hirugarren jokoa sakea txandaka sakatu zutenean.

GIPUZKOAKO TXAPELKETA TRINKETEAN:

ESKUZ BURUZ-BURU KADETEAK:
Alain Agirre 30 / Urnieta EA
Ekaitz Insausti 5 / Oiarpe 30
Endika Arizmendi 30 / Gazteleku 19
Ioritz Berasarte 4 / Oiarpe 30

ESKUZ BURUZ-BURU JUBENILAK:
Suharri Rodriguez 35 / Intza 19
Xabat Pagola 35 / Allerru 24
Ekaitz Cisneros 33 / Oiarpe 35
Iñaki Urruzola 35 / Intza 28

ESKUZ BURUZ-BURU SENIORRAK:
Ioritz San Sebastian 18 / Behar Zana 40
Ander Lopez 38 / Behar Zana 40
Jon Etxegoien 24 / Behar Zana 40
Mikel Zurutuza 31 / Antigua 40
Egoitz Altuna 40 / Behar Zana EA

Hala moduzkoa izan da txapelketa probintzialeko 3garren jardunaldia hernaniarrentzat: 6 partidu irabazi eta 7 galdu dituzte aste buru honetan.
Alderdirik onenean, Agirre eta Arizmendi kadeteenak eta Rodríguez jubenilarenak aipatu behar dira. Hiru pilotariek aukera onak dituzte finalerdietan sartzeko.
Gauzarik txarrena, San Sebastian eta López seniorrek galdutako partiduak izan ziren. Bi pilotariek jaitsierako promozioa jokatu beharko dute eta okerrena, elkarren aurka jokatu beharko dutela. Ondorioz, bitako batek maila galduko du.
Garrantzitsua, baina ez hain larria, Cisnerosek galdutako partidua. Oso gutxigatik galdu zuen faboritoetako baten aurka, baina, hala ere, oraindik aukera ona du finalerdietarako sailkatzeko.

PILOTA ESKOLAKO TXAPELKETA:

Hauexek izan dira final laurdenetako emaitzak:

ESKUZ BURUZ-BURU BENJAMINAK:
Julen Deskarga 16 / Aiert Salaberria 7
Manex Martin 16 / Ekain Barrenetxea 13
Aiur Tejedor 16 / Beñat Atxaga 11
Beñat Garmendia 16 / Unax Manterola 11

ESKUZ BURUZ-BURU ALEBINAK:
Oier Garaiar 16 / Markel Gaztelu 7
Axel Martin 16 / Jagoba Ortega 1
Unai Etxarri 16 / Manex Oliver 10
Jon Jara 16 / Orkatz Artola 5

No hay comentarios:

Publicar un comentario