GIPUZKOAKO TXAPELKETA:
Kadeteak 3. maila, eskuz bi-bitara: Hondarribia 3 / Rekondo – Insausti 22
Kadeteak 2. maila, eskuz bi-bitara: E. Arizmendi – Berasarte 22 / Lapke 18
Kadeteak 1. maila, eskuz bi-bitara: Agirre – Lazkano 7 / Zazpi Iturri 22
Gazteak 2. maila, eskuz bi-bitara: Lagunak 16 / Pagola - Urruzola 22
Gazteak 1. maila, eskuz bi-bitara: Arrasate 22 / Cisneros – Rodríguez 20
Seniorrak 3. maila, eskuz bi-bitara: Zurutuza – Arizkorreta 22 / Soraluze 11
Seniorrak 2. maila, eskuz bi-bitara: Eskoriatza 22 / López – Etxegoien 8
Seniorrak 1. maila, eskuz bi-bitara: Eple 22 / Urkizu – Altuna 13
Seniorrak elite maila, eskuz bi-bitara: Soraluze 22 / Aizpitarte – Lizeaga 9
Seniorrak, eskuz buruz-buru: Ioritz San Sebastián 22 / Allerru 7
Denetariko emaitzak joan den asteburu honetan pilotari hernaniarrak txapelketa probintzialeko 3garren jardunaldian bildutakoak: 5 partidu irabazi eta 5 galdu.
Onena, Arizmendi eta Berasarte, 2. mailako kadeteek lortutako 2garren garaipena. Eskutako minez dabiltzan arren, oraindik partidurik galdu gabe jarraitzen dute.
Garrantzitsua izan da, era berean, Pagola eta Urruzola, 2. mailako gazteen garaipena, bere taldean lehendabiziko postuan daude partidu guztiak irabazita.
Onenez aurrera jarraituz, aipagarria baita ere, San Sebastián seniorraren garaipena buruz-buruko txapelketan, hau ere partidurik galdu gabe dago eta aukera sendoak ditu bere helburua lortzeko, hau da, euskal ligarako sailkatzea.
Alde txarrenean, gazteetan 1. mailan Cisneros eta Rodríguezek galdutako partidua, ondo jokatu zuten Arrasaten, atzelaria eskuetatik sendatu da eta, ziur, berandu baino lehen lortuko dute beren lehendabiziko garaipena.
Kezkagarria, bestalde, 2. mailako López eta Etxegoien seniorrek galdutako 3garren partidua, lehen bai lehen behar dute erreakzioa maila ez galtzekotan.
Azkenik, Aizpitarte eta Lizeagak elite mailako seniorretan galdu egin zuten Soraluzen, bi atzelariek jokatu behar izan zuten Ojuelen hutsagatik eta ondorioz, lehenengo partidua galdu dute, hala ere, azken faserako sailkatzeko aukerei eusten diete.
HERNANIKO 4/5 TXAPELKETA:
Eskuz infantilak : Unax Uitzi 18 Xabier Apaolaza 15
Eskuz infantilak : Aratz Tejedor 18 Eneko Garmendia 8
Eskuz infantilak : Anartz Oiartzabal 18 Jagoba Garmendia 17
Eskuz infantilak : Mikel Lasa 18 Oinatz Insausti 11
Eskuz kadeteak : Xabier Salaberria 22 Ibai Ezeiza 7
No hay comentarios:
Publicar un comentario